Otsailaren 16tik 18ra izango da aurtengo neguko bertso barnetegia

2024/01/15
Izen-ematea zabalik dago urtarrilaren 29ra arte; webgune honen bidez egin daiteke.

Gautegiz-Arteagako  Baratze Baserri Eskolan batuko dira aurten DBH1etik Batxilergoko bigarren mailara arteko Bizkaiko bertsolari gazteak. Helburu nagusiak bertsoarekin gozatzeko aukera izateaz gain, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutzea eta beraien arteko harreman sarea sendotzea izango dira aurten ere.

Otsailaren 16tik 18ra bitartean izango da barnetegia, barikutik domekara. Barikuan 17:30ean hasiko da egonaldia, eta domekan, 12:00etan amaituko da. Prezioa 48€-koa da.

Honetarako, izen emate orria bete beharko da eta ordainketaren egiaztagiria atxiki beharko da.  Aforoa mugatua izango da eta parte hartzaileen zerrenda osatzeko izen-ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko dira kontuan.

 Eman izena!

Barnetegira eraman beharrekoak:

  • Osakidetzaren txartela
  • Lo zakua
  • Oinetako erosoak mendirako
  • Kirolerako arropa
  • Etxeko zapatilak

Edozein zalantza izatekotan, bertso irakasleari galdetu edo bulegora deitu: 946812711