Puntuak, argazkiak, bertsoaldiak... finaleko eta txapelketako informazioa.
Gaitegia, errimategia, doinutegia,... bertso-eskolan behar duzun guztia atari bakar batean.
Ikasturtean bertsolaritza izan duzuen ikastetxeoi zuzendutako ebaluazio galdetegia.
Uxue Alberdi, Igor Elortza
U. Alberdi: Ez da egoera txarrik ta ez da esan beharrik tristura behar izaten dute poeta txarrek bakarrik. (bis) I. Elortza: Zu zara neska bat fina baina dut gauza jakina zoriontsuek maite dutela desgraziatuaren mina. (bis) U. Alberdi: Ni nabil festarik festa alaia baitegu neska. Poeta ona baldin badegu egoera txarrik ez da! (bis) I. Elortza: Zu festarik festa artez zoriontsu izan zaitez. Hortik poemak sortu litezke baina poesiarik ez. (bis) U. Alberdi: Nahiz eta ez degun errez ta lortzen den oso nekez negar malkoak sortu nahi ditut zorionan zorionez. (bis) I. Elortza: Behin pasa nintzen barrendik eta horrek esaten dit: poztasunetik ezin da sortu tontakeriak besterik. (bis) U. Alberdi: Bai arrazoia dezuna ni oso naiz jakituna tontakeria zoragarri bat baita zoriontasuna. (bis) I. Elortza: Zuk poematan jarria egiaren oinarria nik egiarik ez daukat baina pose erakargarria. (bis) U. Alberdi: Zaude apoyo beharrez negarrez lortzen da errez. Nik gaur festa bat egin nahi nuke zuk segi zazu negarrez.(bis) I. Elortza: Hain zara ondo hezia argia ta berezia zugatik pozik alda dezaket pozik nire poesia. (bis) U. Alberdi: Badaki izaten makarra ta horretan ez da baldarra... Poesiarik ederrena da Elortzaren irriparra. (bis)