Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Loturaren helbidea: /eu/xiberoa-lapurdi-baxenabarre

BDB gaur

2009-01-18 Barinaga

Sebastian Lizaso

Urteak dira lotu ginela
bizi ezinan katera
politikoak nahiz ta aldatu
lau urtetik lau urtera.
Askatasuna eskatzen degu
baina guk lortu? Bai zera!
Ta Joxe Felix gai hori jarriz
zer arraiotan ai zera?
Eleiza ere kontra daukagu
hortik kontuak atera. (bis)

Herri txikia baina hala're
askatasunez bizi nahi.
Okerrena da gu ez garela
guztiok elkartzeko gai
baina noizbaiten lortuko degu
horregatikan gaude zai.
Garaia da-ta bildu gaitezen
benga arreba ta anai!
Nundik gatozen guk ez dakigu
nora joan nahi degun bai. (bis)

Hainbat urtean bizi geranak
geroko itxaropenean
askatasunan grina daukagu
bakoitzaren barrenean.
Oraindik ere ez gera erori
betiko etsipenean
gure burutan ta bihotzetan
ametsa ari da lanean
eta ametsa politena da
egi bihurtzen danean. (bis)

Lete, Jesus "Ibai-Ertz"

Hil 2000-01-18

Bere biografia eta bertsogintza, Auspoa bilduman: Lete Sarasola, Jesus. "Orrela ziren gauzak". Auspoa; 206. http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10042.pdf...

Makazaga, Juan Jose

Jaio 1887-01-18

...

Mugartegi, Jon

Hil 2018-01-18

Berriatuarra, Patroikua baserrikoa. Bertsozaletasuna amonarengandik jaso zuen, harek bertso eta kopla zaharak etengabe kantatzen baizizkion haurra zelarik. Bertsotan egiteko gogoa 13 urtekin sortu zit...

Ortuzar, Pedro "Iturri"

Hil 2006-01-18

...

Otxoteko Porto, Balentin

Hil 1966-01-18

Mutil koxkorretan joan zen Oiartzungo Tomaxeneko bordara, eta urteen buruan handik Sailpurura. Bi baserriak Ergoienetik Aritxulegiko aldapa hartu eta berehala daude. Errumak jota bueltatu zen soldadus...

Moteil guk ere garai batean

Patxi Iraolak Artxanberri eta Goiburu artzain goierritarrek Urbian egindako saio bateko bertso hau kantatuz eman zigun doinua.