Gipuzkoa

Loturaren helbidea: /eu/gipuzkoa

Munduaren bukaeratik ez,...

RSS Twitter Facebook Instagram YouTube LinkedIn

 

BDB gaur

1990-04-20 Zumaia

Mikel Mendizabal

Marx eta Lenin denon eredu
jarri genitun antzina,
Sozialismo ta Komunismoak
badute helburu fina,
ideoloji denak teoriz
ederrak ditugu baina,
dirua eta indarra degu
agintzen dagon doktrina. (BIS)

Buruzagiek mintzo zaizkigu
makinatxo bat biderrez,
herri txikiei eskeini behar
diotela hainbat babes,
itsas erdiko araudi bera
dago hemen zoritxarrez,
arrai haundiak nagusi eta
txikiak beren beldurrez. (BIS)

Errusiako Lituania
azaldu da aurtenguan,
Euskal Herria jarri liteke
noski beraren onduan,
herri txikiok elkar gaitezen
denok anaien moduan,
gizonak gizon ta herriak herri
izan gaitezen munduan. (BIS)

Aranburu, Pello "Saikola"

Jaio 1903-04-20

...

Uzparitxako auzonetxua

Bizkaiako albokarien doinu egokia. Harritu dit zertxobait Leitzan ere P. Perurenak jaso izana.