XI. BEE - Irun (2015)

2015eko apirilaren 26an, Irunen, ospatu da Bertso Eskolen Eguna eta 200 haur izan dira parte hartzen.

Goizean, Bertso Eskolen Egunaren harira prestatutako jolasak izan zituzten gaztetxoen gozagarri eta, arratsaldean, Gipuzkoako Eskolarteko bertsolari txapelketaren finala jokatu zen Amaia Antzokian.

Goizeko 10:30etan iritsi ziren autobusak eta kamiseten banaketarekin txuriz tindatu ziren Irungo kaleak. “Oinak buruan” leloa irakur zitekeen kamisetatan eta baita arratsaldean oholtza gainean ere.

Urantzu frontoian bildu ziren gaztetxoak. Txoko desberdinetan jolasak izan ziren: bitxigintza, herri kirolak, bertso ipuinak…

Bazkalostean, Eskolarteko txapelketaren finala jokatu zen Amaia Antzokian. Finalaren ostean bat-batekoa eta idatzikoaren sari banaketak izan ziren.

Agenda

2018-09-28 Eibar Berezia

Bertso-saio musikatua

2018-09-28 Zizurkil Sariketa

I. Pello Errota Bertso Sariketa. Bertso saioa

2018-09-29 Oiartzun Lagun-artekoa

Ugaldetxoko jaiak. Bertso bazkaria

2018-09-29 Zumaia Plaza librea

Sanmigelak. Bertsolariak

Agenda osoa

BDB gaur

1992-09-25 Gaintza (G)

Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua, Millan Telleria

S.Lizaso:
Garai batean bertsolariak
egiten zidaten grazi,
horregatikan Sebastianekin
ateratzen nintzen hasi,
lehen golfoa zan gaur ere berdin
nahita're ezin det hezi,
golfo xamarra izanagatik
ez naiz horren gaizki bizi.
Telleria:
Gure etxean gertatzen ditun
bai horrenbeste frakaso,
entzuna ninan Murua ere
zela nahikua pailaso,
zer esanikan ez den Juanita,
hire senar den Lizaso
lehen formala hunan baina geroztik
hura golfotu den oso.
Murua:
Adi zan Ima* isildu hadi
ta hau hartu zan goguan:
Nere "Kixkurra fin ibiltzen den
etxera juandakuan,
ta neretzako maitasun pranko
bihotzez edo kolkuan,
xantu xantura ibiliko den
etxean eta kanpuan.
*  Juanita, Sebastianen emaztea; Ima, Telleriarena; Ana, Mendizabalena; eta Blanca, Muruarena.
Mendizabal:
Aizan Juanita* hire begitan
nabari dinat negarra,
Ima tristerik ta Blanca* berriz
zer bizimodu kaxkarra,
zuen aldean nere bizitza
dinat dotore xamarra,
bertsolaritan den formalena
baidinat nere senarra.
S.Lizaso:
Adi zan Ana* bertsolaritan
formalak ohi ditun bakan,
ta gezurretan ez hadi hasi
hemen zelebrezko markan,
ta Blanca* hiri galdetu behar
nahi baden egia esan:
Moro gehienak hiru lau andre...
hireak zenbat zeduzkan?
Telleria:
Aizan hi Ana hire senarra
gizon formala hunan lehen,
beste hoiena golfo zirena
zegonan oso nabarmen,
gureak berriz hamarretatik
zortzi saio Nafar alden:
Egun batean joaten den da
hurrengoan etortzen den.
Murua:
Adi zan Ana hire senarra
den keridaren bezero,
eta asunto txarren batean
hasiko hunan honezkero,
gainera hori nesken ondoan
ibiltzen den erdi ero,
gaur zelebratu beharko din harek
San Migel degun ezkero.
Mendizabal:
Aizan Juanita nik bazekinat
hi ez haiz bizi kontentu,
ta Ima, berriz, hire zezena
ez akidan konparatu,
Blanca honek berriz atera dizkit
nik ez dakit zenbat kontu,
bihotz biguna zeukan Mikelek
ta ez zaidazue tentatu.
S.Lizaso:
Bizar da guzti hor ibiltzen den
herri batetik bestera,
parrandarako izaten dizkin
ez zekit zenbat aukera,
zuen senarrakin joaten bada
etortzen den goiz aldera,
eta Peñakin joaten danean,
hamaiketako etxera.
Telleria:
Pentsatuz nengon gure senarrak
laurak diradela berdin,
zer egin asko emakumeok
ez daukagula hoiekin,
muxu emanda itxura latza,
"bihar arte" ta aldegin,
bertso aitzaki joaten dira ta
komeni dan dana egin.
Murua:
Aizan Juanita nazka ematen din
hireak aldamenean,
ni afonika uzten nau beti
erretzen hasten danean,
gainera ez din asko launduko
horrek etxeko lanean,
aizan Juanita ez al haiz pozten
etxean ez dagonean?
Mendizabal:
Horrek baietza esan nahi zinan
ta nengoen antzemana,
ta Imak ere bere barruan
bazedukan nahiko lana,
nere etxeko gizon koxkorra
bakarra eta bakana,
Peñarekin da Sebastianekin
berdintsu ibiltzen dana.

Etxeto, Manex "Katxo"

Hil 1872-09-25

Hazparneko Labiri auzoko Jauretxean jaio zen. 1819ko otsailaren 7an Mari Harriet hazpandarrarekin ezkondu zen eta Elizaberri auzoko Ilunberritegira joan ziren bizitzera; etxeari Katxotegia edo Katxote...

Nere gorputza dardarka daukat / Zure kuadro bat egin nahi nuen

Andoni Egañak bere Tximeletak sabelean izeneko kasetean doinu honetan kantatzen dituen bertsoak oso ezagun egin direnez, hauen hasera, Zure kuadro bat egin nahi nuen alegia, ipini dut doinuaren bigarren izenburutzat.