Gipuzkoa

Bertso Eskolen Eguna

HELBURUAK

  • Bertso-Eskoletako neska-mutilen arteko erlazioak sustatu eta zaindu.
  • Herri bakoitzaren izaera eta dinamika propioa errespetatuz, herrialde mailako mugimenduaren parte egin eta sentiarazi.
  • Gipuzkoako Bertso-Eskolen mugimendua ezagutzera eman eta ahalik eta herri gehienetara zabaldu.
  • Bertso-Eskoletako Arduradun eta irakasleen arteko harremanak sustatu.
  • Bertsogintza eta hizkuntzaren ludikotasuna landu.
  • Bertako Bertso-Eskolari bultzada sendo bata eman.
  • Gozarazi eta gozatu.


BDB gaur

1999-05-22 Bilbo

Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga

Ibarra:
Honaino erori da
zerutik laguna,
orain arte're ez zegon
hau behintzat iluna.
Nahiz ta niretzat ez den
hain ezezaguna,
bere itxuragatik
ez da euskalduna. (bis)

Iturriaga:
Paratxut eta guzti
nator bapo-bapo,
ardi artean ez nago
ez ni horren txarto;
Britainiako koroan
gizon naizelako,
James lagunentzako ta
Bond ardientzako. (bis)

Ibarra:
Hitz-joko hori gero
iruditu zait lar,
baina zure aurrean
ez dut eingo negar.
Neuk ere berdin-berdin
edo erantzun behar:
Ritxar naiz zuretzako
ta hemen baserritxar. (bis)

Iturriaga:
Nere Nokya piztuta
mezutxo bat egin,
e.mail bat bidali dut
internetarekin.
Lehengo informazioz
banekien jakin,
base bat zendutela
Ritxar izenakin. (bis)

Ibarra:
Baina ez du egingo
oraindik eztanda,
beraz heldua zaizu
haren propaganda;
hara sartzeko beraz,
botako dut danba:
zeu be sartu zintezke
"be-be-be" esanda. (bis)

Iturriaga:
Hori da kontraseña
edo ostantzean,
hanka sartzea gura
hona etortzean,
zuk zure "be-be-be-be"
hori aipatzean;
aspaldi egon nintzen
ni Sabin Etxean. (bis)

Dama gazte xarmant bat

Sei aldaki datoz A. Donostiaren Cancionero I 361 zenbakian (Obras Completas VI 361). Plazetan eta txapelketetan erruz erabiltzen den doinua 1990, 2000 eta 2010eko hamarkadetan.