X. BEE - Arrasate (2014)
Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna Arrasaten ospatu zen 2014ko maiatzaren 25ean. Gipuzkoako hainbat puntutatik heldu ziren haurrak autobusetan. 200 haur inguru izan ziren guztira. Bertan, Bertso Eskolen Eguneko kamixetak jaso zituzten, Amaia Antzokiaren atarian hain justu.
Goizeko ekitaldian gozatu ostean, haurrak Azoka egiten den plazara joan ziren bazkaltzera. Hasieran, Monterron parkea erabiltzeko asmoa genuen arren, eguraldiak ez zigun lagundu. Beraz, Azokaren aterpean lasai bazkaldu zuten haurrek eta eurak laguntzera joan ziren bertso eskoletako irakasleek.
Bazkariko egin beharrak bukatuta, Arrasateko Txatxilipurdi Aisialdi taldeak antolatutako jolasak izan ziren: karaokea eta zirko tailerra. Arratsaldeko 17.30ak inguruan amaitutzat eman genuen 2014ko Bertso Eskolen Eguna.