V. BEE - Azkoitia (2009)

Bosgarren aldiz ospatu zen Apirilaren 26an Azkoitian, Gipuzkoako bertso eskolen eguna. 250 haur inguru batu ziren Azkoitiko kaleetan euripean, baina giro ederrean.

Denak 2.jpg

Goizean, jolasak izan genituen. Jinkana antolatu genuen, haurrek, Markoxen txerria aurkitu behar zuten kaleetan zehar. Hara eta hona ibili ziren, herritarren parte hartzea lagungarri izan zutelarik, bat baino gehiagori igande goiza alaituz.

Bazkaldu ondoren, poniak eta txahalak arduratu ziren haur eta helduak gozarazten. Jolasak egin genituen berriz ere Azkoitiko Oteizaren frontoien azalera aprobetxatuz.

Arratsalde partean, bostak aldera, Baztartxo antzokian, Bertso eskoba antzezlan ikusgarriaz gozatzeko aukera izan genuen. Tartean izan ziren Porrotx, Ramon Agirre, Andoni Egaña… Algara eta txalo zaparradak jotzera behartu gintuzten partaideen ateraldi ezberdinek. Arratsaldeko 6ak aldera bukaera eman genion egun lainotsu baina entretenigarriari.

Berriz ere, motibazio izugarriz bertso eskolen 6.egunari heltzeko ilusioz gelditu ginen.

Agenda

2018-08-14 Gabiria Jaialdia

Bertso jaialdia

2018-08-14 Donostia Berezia

Aste Nagusia. Xibaroen bertso saio musikatua

2018-08-15 Donostia Jaialdia

Aste Nagusia. Bertso saioa

Agenda osoa

BDB gaur

1994-08-14 Gabiria

Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"

I. Murua:
Errezilen zer moduz
dabiltza akerrak?
Loidisaletxe II:
Nahikoa gozatuaz
ahuntzari eskerrak,
pasatzen dizkiate
momentu ederrak,
gero azaltzen dituk
eindako okerrak.

Arraiza, Eugenio

Jaio 1936-08-14

Nafar kultura-ikertzaile eta eragilea da. Zientzia Zehatzak eta Marrazki Artistikoa ikasi zituen Madrilgo Unibertsitatean (1953-1954), eta ikasketak Zaragozako Unibertsitatean jarraitu zituen. Loiolan...

Capdeville, Piarres "Kattabil"

Jaio 1868-08-14

...

Eizmendi, Eusebio "Txapel" (1893-1969)

Jaio 1893-08-14

Errezilgo Antxubi-goikoa edo Antzizurbi baserrian jaio zen eta baserri honi ere Txapel izenez deitzen zioten, hortik bertsolariaren ezizena. Zestugile lanak Azpeitira eraman zuen eta bertan Josefa Iña...

Elizegi, Lukasia

Hil 1941-08-14

"Pello Errotaren itzala" liburutik: "Lukasia Elizegi, Pello Errotaren illoba, bera ere bertsolari polita zan; eta ederrak kantatu ere, kantatu izan zizkion bati baño geiagori, ez bearbada plazan, bañ...

Elizegi Maiz, Juan Kruz

Hil 1902-08-14

Pello Errotaren anaia. Gerratean karlistetan ibilia.Maria Juana Baraibar Ortizekin ezkondua ...

Txirrita

Jaio 1860-08-14

Gazteluene baserrian eman zituen azken urteak. Goizuetara bertsotara zihoala, buruko atakeak jota hil zen. 1936an Euskal Herriko txapeldun izan zen, hirurogeita hamasei urte zituela. Garai hartako Ber...

Elizanburu, Joan Batista

Jaio 1820-08-14

Labaien eta Sarasolaren ustez XIX. mendeko euskal poetarik onena izan zen. Larresoroko apazgaitegian egin zituen ikasketak. Alabaina, apaiz ikasketak utzi eta Frantziako armadan sartu zen, kapitain m...

Nere sentimentua

NERE SENTIMENTUA eta EUSKALDUNOK MUNDUAN, ez dute erritmo berdina.