Gipuzkoa

IX. BEE - Pasai Donibane (2013)

Lehenengo aldiz, bertso eskolen bi egun antolatu ziren 2013an. Bata, 14 urtetik gorakoentzat; eta bestea, gazteagoentzat. Orain artean, denentzat egun bakar bat antolatzen zen, baina haurrentzat antolatutakoa ez zen beti ondo doitzen gaztetxoen beharretara. Horregatik, eskaintza berezitua prestatu zen hain haurrak ez zirenentzat, eta 14 urtetik gorakoak Segurako aterpetxean elkartu ziren asteburu pasa, otsailaren 16 eta 17an.

5007dd37-05cd-4632-a316-2cd7fb7c89fd.jpg

Arrosaz tindatu zen Pasai Donibane, hori izan baitzen kamisetentzat hautatutako kolorea.

Festa giroarekin batera, kamiseta bat diseinatzen da urtero. Juanba Berasategik diseinatu zuen 2013koa. Bide luzea egin duen ilustratzaile sanjuandar horrek karramarroa hautatu zuen egunaren sinbolo moduan. Karramarroak atzeraka ibiltzen direnez, eta bertsoaren sortze prozesua ere atzekoz aurrerakoa denez, egokia zen sinboloa oso.

Egitaraua

Itsasoa izan zuen gai nagusi 2013ko bilkurak, eta goizetik arratsalderainoko egitarau oparoa antolatu genuen. Eguraldiaren iragarpena ona ez izan arren, eguraldi txukuna izan genuen azkenean.

  • 10:30ean iritsi ziren haurrak Pasai San Pedrora, eta txalupaz pasatu zire Pasai Donibanera. Han, eguneko kamisetak banatu ziren.
  • 10:45ean taldeko argazkia atera, eta, zanpantzarrekin batera, ibilaldia egin genuen herriko kaleetan.
  • 11:00etan, goizeko saioa izan zen. Lur Korta ipuin kontalariak itsasoari buruzko ipuinak kontatu zizkien haurrei, eta bertsolari gazteek (Paul Beitia, Beñat Azaldegi eta Jon Gurrutxaga) bertso musikatuak kantatu zituzten. Gipuzkoako bertso eskoletan osatutako bertsoei ahotsa eta musika jarri zieten.
  • 13:00etan, Bazkaria
  • 14:00etan, piraten jinkana. Haurrek, mapa bati jarraituz, hainbat proba egin behar izan zituzten.
  • 17:00etan itzuli ginen denak etxera.

300 haur inguru batu ziren Pasaian ospatu zen Gipuzkoako Bertso Eskolen IX. Egunean. Goizeko hamarretarako iritsi ziren autobusak Pasai San Pedrora. Autobusetatik jaitsi, taldetan banatu, eta kaira gerturatu ziren bertako motora hartu eta Donibanera iristeko.

Herriko plazan elkartu ginen, eta bertan banatu zitzaien egun horretarako egindako kamiseta bana. Ondoren, herriko bertso eskolak prestatutako ongietorria egin ziguten. Gerturatutako guztiei Agurra dantzatu zien herriko neska gazte batek.

Udaletxe zaharreko balkoitik, bertso eskolako gazte batek bertso bat bota zuen, eta, ondoren, zanpantzarrekin batera, zinema zaharreko aretora abiatu ginen herria zeharkatuz.

Lur Korta ipuin kontalariak, “Carmen” arrantzalearen emaztea  ipuina kontatu zien haurrei, eta ipuinaren inguruan Gipuzkoako bertso eskoletan osatutako bertsoei ahotsa eta musika jarri zieten Paul Beitia, Beñat Azaldegi eta Jon Gurrutxaga bertsolari gazteek.

Ekitaldi hori amaitu zenean, berriro denak plazan elkartu ginen, eta bertan elkarrekin bazkaldu genuen, bakoitzak etxetik ekarritako ogitartekoa.

Eguerdiko 14:00etan hasi genuen piraten jinka jolasa. Haurrek, mapa bati jarraituz, zenbait proba egin behar izan zituzten herriko hainbat puntutan.

Agenda

2019-01-19 Aia Plaza librea

Txotx irekiera. Bertsolariak

2019-01-19 Itziar Lagun-artekoa

Txotx irekiera eta bertso-bazkaria

2019-01-19 Tolosa Jaialdia

Ataria Bertso Jaialdia

2019-01-20 Itziar Lagun-artekoa

Bertso poteoa eta bazkaria

2019-01-20 Irun Plaza librea

Sagardotegi denboraldiaren irekiera. Bertsolariak

Agenda osoa

BDB gaur

1992-01-19 Donostia

Imanol Lazkano

Batzuntzat pena ekarriko du,
beste batzuentzat poza,
Bartzelona ta Sevilla aldean
badute zerekin goza,
baina guretzat ez derizkiot
oso urte aproposa,
laroitamabi ez da ulertzen,
dena da "noventa y dos"a. (BIS)

Nola nekazal ala industri
ta zenbait kultur landare,
laguntza faltan galtzear daude
hainbat ta hainbat ondare,
gure Herria jartzen ari da
ijitu karruan pare,
baina Sevillan harrokeri bat
egingo degu halare. (BIS)

Buru gehiagoz begira ezik
Iparra edo Nortera,
nahiko iluna ikusten det nik
Herri zahar honen ertera,
galduko degu nortasuna ta
hustuko degu kartera,
hanka hutsetan sartuko gera
bi mila garren urtera. (BIS)

Jauregi Salaberria, Joakin Maria "Panderi"

Hil 1921-01-19

Sebastiana Larrarte Mendizabalekin gera bukatu zenean 1876? ezkondua eta Ursula Isasa Ortizekin 1885ean. Jose Manuel "Lairon"en anaia eta Jose Migel Salaberria "Panderi"ren iloba. Karlistetan ibili z...

Motibo bat nigana / Bizkaiko txerriarena / Bizkaiko aberatsak

Gabriel Arestiren Bizkaiko Aberatsak bertsoak doinu honetan kantatzen ditu Oskorri taldeak. Erreparatzekoa da 10eko txikiko dinu honek Uztarri gipuzkoarrak bertsoz jantzi aurretikako sustrai zaharrak dituela Bizkaia aldean, Guridik Andra ona daun gixona izeneko koplaz argitaratu eta 10 Melodias Vascas sailean ere erabili zuena. Anje Duhaldek ASTEBURU ALDERA izeneko doinuan kantatzen ditu bertsuok Pinpirin eta Floria izeneko diskoan.