IV. BEE - Usurbil (2008)

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Gipuzkoako Bertso Eskolen Sareak antolatuta, eta Foru Aldundiak, Kutxak eta Usurbilgo udalak lagunduta, Gipuzkoako Bertso Eskolen IV. Eguna ospatu genuen bi mila zortziko apirilaren hogeian, Usurbilen. Giro ederrean joan zen eguna.

01.jpg

Goizeko 10:30tan bildu ziren Gipuzkoa osoko Bertso Eskoletako neska mutilak, arduradunak eta irakasleak Usurbilgo frontoian. Guztira 300 lagun inguru elkartu ziren.

Usurbilgo frontoian bildu orduko, Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguneko kamisetak banatu zitzaizkien Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako DVDarekin batera. Ondoren goizeko jolasei hasiera eman zitzaien. Batetik Gipuzkoako Bertso Eskolen Sareko lan taldeak antolatutako Ginkana jolasean murgildu ziren hamalau urtetik beherakoak, eta bestetik, Xiba elkartearen eskutik antolatutako herri kiroletan hartu zuten parte hamalau urtetik gorakoek.

Usurbilgo frontoian denok elkarrekin bazkaldu ondoren, denbora librea izan zuten, baina nahi zutenek, Oskar Estangaren kantaldia izan zuten aukeran. Beste zenbait kirol eta jolas egiteko aukera ere izan zuten, esku pilota, mahai jokoak, tertulia... Ondoren arratsaldeko saioei hasiera eman zitzaien.

Hamalau urtetik beherakoek, Kike Amonarrizek gidatutako bertso trama berezi batean gozatzeko parada izan zuten. Jon Maia eta Uxue Alberdi izan ziren bertsolariak eta Unai Gaztelumendik marrazkiak inprobisatu zituen bertsolariekin batera. Hamalau urtetik gorakoek aldiz, Gu Ta Gutarrak taldearen kontzertuan hartu zuten parte. Bi ekitaldiak arrakastatsuak izan ziren, ikus-entzulez lepo egon ziren bi aretoak (Sutegi eta ikastolako areto nagusia) eta balorazio oso onak jaso ditugu parte hartzaileen eskutik.

Egun eder bat igaro ostean, 17:30ak  aldera autobusak iritsi ziren eta bakoitza bere etxera abiatu zen.

Agenda

2021-09-24 Beasain Berezia

Kilometroak 2021 bertso jaialdia: "Batera, bagara, bat gara"

2021-09-24 Eibar Berezia

Bertso saio musikatua

2021-09-25 Hernani Berezia

BiodiBERTSOA. Miztoak dantzan! Ibilbide gidatua, Bertsoa eta Zientzia

2021-09-25 Aretxabaleta Plaza librea

San Migelak. Balkoitik balkoira bertso saioa

Agenda osoa hemen