III. BEE - Oñati (2007)

Gipuzkoako Bertso Eskolen III. Eguna, Oñatin ospatu zen, apirilaren 1ean. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Gipuzkoako bertso eskolek antolatzen duten egun bat da, ikasleek elkar ezagutzeaz gain elkarrekin saio bat ospatu eta herriaren aurrean elkarrekin aritzeko aukera bat izan dezaten.

BEsk eguna 07.jpg

Goizeko 11:00etan Oñatin bildu ziren Gipuzkoa osoko bertso eskoletako 250 haur, gazte, irakasle eta arduradun.
Zortzi gune prestaturik zeuden Oñatiko plazan; besteak beste, aulki jolasak, Iturengo trikitilarak, herri kirolak, txantxa jolasak eta graffiti guneaz gozatzeko aukera izan zuten eta baita egin ere, bertaratu ziren gaztetxoek gunerik gune ibiltzeko parada aprobetxatu baitzuten.

Oñatiko gazte lekuan denak batera bazkaldu ondoren, arratsaldeko ekitaldiari hasiera eman zitzaion: lehenik, Zestoa, Eibar, Asteasu eta Oñatiko bertso eskolek ekitaldi bereziak eskaini zituzten. Ondoren, 14 urtetik gorakoek bertso kalejiraz gozatu zuten Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bertsolariekin eta Iturengo trikitilariekin.

Gazteagoentzat, Oñatiko gazte lekuan, Txan Magoak, eta Andoni
Egaña eta Amaia Agirre bertsolariek eskainitako bertso magia
emanaldia izan zen.

Egun ederra igaro ondoren, arratsaldeko 17:30ean III Bertso
Eskolen Egunari amaiera eman zitzaion.

Egun ederra igaro ondoren, arratsaldeko 17:30ean III Bertso
Eskolen Egunari amaiera eman zitzaion.

Agenda

2018-06-22 Ormaiztegi Lagun-artekoa

Altsasukoen aldeko bertso afaria

2018-06-23 Lazkao Berezia

"Plaza irrintzika" haurrentzako emanaldia

Agenda osoa

BDB gaur

1993-06-18 Olaberria

Sebastian Lizaso

Aitak hazia erein zulako
nere baratzan, itxuran,
orain ernetzen ari zerade
jaiotzea dan helmugan.
Nik maitekiro mintzatu nahi det,
ez naiz ibiliko dudan,
jaiotzerako jakin dezazun
zeinen maitea zaitudan.

Bere garaian etorri zaitez,
ez agertu ezustean;
eta partoan, ene umetxo,
burua erakustean,
sendagile edo emagileak
zilborrestea haustean,
pozaren pozez negar eingo det
zu negarrez ikustean.

Orain artean zilborrestetik
dizut jakiak emanak,
baina mundura zatozenean
aldatzen dirade planak:
jakin ezazu bi bular goxo
izaten ditula amak...
Bizi iturri izango dira
aitan jostailu izanak.

Arzak, Patxiko

Hil 1928-06-18

...

Oilarra kukurruka / Amonatxo

Musika eta harmonizazioa Nehor eta C. Dufau jaunena dela dio Gure Herria aldizkariak. Saturrarango apaizgaiok oso gogoko genituen, D. Andoniren eskutik ikasitako amonatxoaren bertso eta doinu kutun hauek. Zalantzan ibili naiz Auspoa 288 liburuko doinu hori hona bildu ala ez, neurriz 10eko txikia izatez gain, erritmoz ere ez dabil berdin eta…, baina azkenean baietza nagusitu zait. Bertso sorta honek 1906 urtean Buenos Airesen Euskaria izeneko lehen saria irabazi zuen. Mikel Laboak ¨Kantuz sortu naiz eta¨ izeneko bertso famatuak jaso zituen Arizkunen doinu honetan, eta argitaratu ere bai; guk ere Doinutegian halaxe argitaratu genuen KANTUZ SORTU NAIZ ETA II izenarekin, baina kendu egin dugu ¨Oilarra kukurruka¨ doinu bera baita sustraian.