Altxa Kopla Hori! 2021
![]() | ![]() | ![]() |
|---|
2017ko udaberrian ALTXA KOPLA HORI egitasmoa martxan ipini zuen Arabako Bertsozale Elkarteak eta aurtengoan hirugarren edizioa jarriko da martxa. Kopla doinuetan kantatuko dute bertsolariek. Arabako 20 bertsolarik, 5 gai jartzailek eta 4 musikarik parte hartuko dute. 5 herritan burutuko dira saioak, 2 saio uztailean eta 3 saio irailean. Uztailaren 2an emango zaio hasiera Luiaondon.
Arabako 20 bertsolarik parte hartuko dute, adin eta belaunaldi ezberdinetakoak. 5 saiotan banatuko dira, gai-jartzaile batek bideratuko du saioa eta 2 musikarik parte hartuko dute. Kalean edo plazan, taburetetan eserita, doinu batzuk musikaz lagunduta, entzuleengandik hurbil.
| LUIAONDO |
|---|
|
Uztailak 2, ostirala, 20:00 |
| Luiaondoko frontoian |
|
Gai jartzailea: Oihane Perea Musikariak: Aintzira Gorosabel eta Nahiara Eizagirre |

| ARAMAIO |
|---|
|
Uztailak 15, osteguna, 20:00 |
| Kultur Etxeko parkean |
|
Gai jartzailea: Eli Plazaola Musikariak: Aintzira Gorosabel eta Mikel Goikuria |

| KANPEZU |
| Irailak 2, osteguna, 19:00 |
| Plazan |
|
Gai jartzailea: Oier Azkarraga Musikariak: Aintzira Gorosabel eta Nahiara Eizagirre |
| ARGAZKIAK |

| DULANTZI |
| Irailak 17, ostirala, 19:00 |
|
Gai jartzailea: Oier Suarez Musikariak: Aintzira Gorosabel eta Nahiara Eizagirre |
| ARGAZKIAK |

| LEGUTIO |
| Urriak 16, larunbata, 19:00 |
| Plazan |
|
Gai jartzailea: Uxue Diaz de Cerio Musikariak: Aintzira Gorosabel eta Nahiara Eizagirre |
| ARGAZKIAK |








