Araba

Heltzear da 2019ko Altxa Kopla Hori!

2019/05/21
Orain bi urteko udaberriko planari jarraiki, aurtengoan ere ALTXA KOPLA HORI egitasmoa martxan ipini du Arabako Bertsozale Elkarteak. Kopla doinutan eta musikarien laguntzarekin kantaturiko bertso saio musikatuak.

2019an berriz ere, Arabako Bertsozale Elkarteak bertsozaleei kopla doinuekin gozatzeko aukera eskaini nahi die. Lagun arteko formatuan, kalean, musikaz lagunduta eta kopla oinarri hartuta 4 saio antolatu dira.

Kopla, bertso erdi bat baino gehiago izanik, bertsotan egiteko neurri herrikoia da. Musikaz lagunduta eta lagun arteko giroan gozatzeko aukera ematen duena.

Arabako 16 bertsolarik, 4 aurkezlek, 12 gai jartzailek eta 8 musikarik parte hartuko dute, adin, herri eta belaunaldi ezberdinetakoek. Kalean edo plazan, taburetetan edota aulkitan eserita, doinu batzuk musikaz lagunduta eta entzuleengandik hurbil.

Kopla doinuetan kantatuko dute bertsolariek. Arabako 28 bertsolarik, 6 gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik parte hartuko dute. 8 herritan burutuko dira saioak. Maiatzaren 5ean hasi eta udaberriarekin batera bukatu da, ekainaren 23an. Kopla sortak ekoizteko tailerrak ere antolatuko dira hainbat herritan.