Bazenekien?

Bertsolaritzari buruzko kontu txikiak eta handiak.

Arabako Bertsozale Elkartea 1993. urtean sortu zela. Baina 1982tik Aiaraldeko eta Gasteizko Bertso-eskola ari ziren bertsolaritza transmititzen eta sustatzen Araban.


Asteazkenero, bertsolaritzari buruzkoa BERTXOKO irratsaioa Hala Bedi irratian emititzen da. Internetez ere entzungai duzu: http://www.halabedi.org/index.php?option=com_content&view=article&id=93&Itemid=90


Arabako Bertsozale Elkartearen Transmisio Sailaren ekimenez Arabako ikastetxeetan bertsolaritza lantzen dute 5. eta 6. mailako 2000 umek. Hazia egunero hazten ari da.


Gasteizko bertso-eskola 1982.urtean sortu zen eta Aiarakoarekin batera aitzindaria izan zen Araban.


Arabako 12 herri ezberdinetan bertso-eskola bat dago: Amurrio, Izarra, Aramaio, Agurain, Zalduondo, Kanpezu, Oion, Gasteiz, Laudio, Araia, Legutio eta Murgia.


Arabako Bertsolari Gazteen Topaketa 1998an ospatu zen lehendabiziko aldiz eta urtez urte sendotuz joan da.


Bertsolariak bezalako inprobisatzaileak munduko hainbat lekutan daude, adibidez, Afganistan, Madagascar, Cuba, Brasil, Paraguai, Errusian, Canarias, Menorca, Korzika, Portugal…


Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Iparraldeko elkarteek Euskal Herriko Bertsozale Elkartea osatzen dute. Elkarte bakoitzak autonomia eta independentzia du baina modu bateratuan funtzionatzen dute. LANKU Bertso Zerbitzuak eta Xenpelar Dokumentazio Zentrua ere talde honen partaidea dira.


Bertso-eskola taldeko jardun ludiko ez-formala da. Garai batean sagardotegi, ostatu eta baserrietan transmititzen zena gaur egun, hiri eta herrietako bertso-eskoletan egiten da. Bertsolaritzan oinarrizko egitura da, bertsolaritza eragileak elkartzeko gunea eta unea da. Izaera ezberdineko bertso-eskolak daude Araban,  12 herri ezberdinetan, 27 talde, 164 partaide eta 16 irakasle.

Bertsotan aritzeko doinutegia interneten dago. Partitura, midi, ondo sailkatua… Hona hemen lotura http://bdb.bertsozale.com/web/doinutegia/bilaketa


BERTSOLARI aldizkaria interneten dago http://www.bertsolari.net/


Taldeka jokatzen den Arabako Kuadrilla arteko Txapelketa 2010ean hasi zen.  Bi modalitate daude: bat-batekoa eta idatzizkoa. Lehia formatuarekin bi edizioetan jokatu da 2010ean eta 2012an. Lehiarik gabe 2014an.


Bertso-saio ezberdinen bertsoaldiak interneten ikusgai daude: http://www.bertsoa.com


Bertsozale Elkarteak urtero bertso-udalekuak antolatzen ditu.Informazio gehiago behar baduzu: http://www.bertsozale.eus/eu/bertso-udalekuak


2012an Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 25. urteurrena ospatu zuen eta urte hauetako ibilbidea jaso asmoz liburua eta dokumentala prestatu zituen, "Beste larogei urtian" izenburupean. Alberto Barandiaran idazleak idatzi ditu liburua eta dokumentalaren gidoia. Liburuak eta DVDak osatutako paketeak 30 euro balio du. Bazkideek 21 euro ordainduta eskuratu ahalko dute Lanku.com atarian http://lanku.com/euskara/denda-2/++6++0/+++96 edo 943 260755 telefono zenbakira deituz.


2012an 30 urte bete dira Arabako lehenengo bertso-eskolak martxan ipini zirela. 1982an Gasteizko eta Aiaraldeko bertso-eskolak sortu ziren. Urte batzuk geroago beste hauek etorri ziren: Aramaio, Agurain, Legutio eta Amurrio. Bertsolaritzaren lore-hautsa zabaldu zen eta gero etorri ziren Izarra, Oion, Zalduondo, Araia, Maeztu, Murgia eta Kanpezu. Gaur egun, bertso-eskolak daude Arabako 12 herritan. Bertan, 30 talde daude martxan, eta adin guztietako 190 lagunek hartzen dute parte.


Bertso-jaialdi edo txapelketetan gai-jartzaileak bideratze du bertsolarien jarduna. Gai-jartzailearen lanari buruzko zenbait informazio, argibide, laguntza, saioen formatuak, bertsolariak kantatzeko gaiak etab. helbide honetan dago http://www.gaijartzailea.com/

Arabako Bertsozale Elkartearen aktibitatea facebooken eta twiterren jarraitu ahal duzu
http://eu-es.facebook.com/people/Arabako-Bertsozale-Elkartea-Abe/100003462801610
https://twitter.com/#!/ArabaBertsozale

BERRIPAPERA da Arabako Bertsozale Elkarteak argitaratzen duen aldizkako buletina. Eskuratu nahi baduzu hemen duzu pdf formatuan: http://www.bertsozale.com/eu/araba/dibulgazioa/berripapera-aldizkaria-2


Arabako bertso-eskolak 1982.urtean martxan ipini ziren. Ikusi garai hartako eta gaurko argazki bilduma hau http://youtu.be/bQx5jZqqvVY


Ruben Sanchezek 2006an “Araba bertso histori ezberdin bat liburua” idatzi zuen. Arabako Bertsozale Elkartean eskuragai duzu edo pdf artxibo bezala hemen aurkituko duzu: klik


Arabako bertsolaritzaren gaineko ikerketa eta azterketak ahalbidetzea da Arabako Bertsozale Elkarteko Ikerkuntzaren Sailaren zeregina, eta hori lortzeko datu bilketa da bere zeregin garrantzitsuena. Datu horien bilketaren ondorioz hemen dituzu estadistika batzuk. Klik


ARGIA aldizkariak Lautadako Bertso-eskolarari buruzko erreportaia argitaratu du http://www.argia.com/argia-astekaria/2332/arabako-lautadan-bertsotanPdf formatoan hemen: http://www.blogak.com/laube/


30 urte Arabako bertso-eskolak martxan ipini zirenari buruzko elkarrizketa http://www.hirinet.net/index.php?option=com_k2&view=item&id=467%3Aarabako-bertso-eskolak-30-urte-euskara-indartzen&Itemid=239


Bertso-saio formatu ezberdinak daude, batzuk betikoak: jaialdia, bertso-poteoa, bertso-bazakaria. Eta beste batzuk berriagoak: bertso-pilota, bertso-dantza plazan, antzerkiarekin fusionatuta, bertso-trama, bertso-saio musikatuta…
Batzuk ikusgai dituzu hemen : klik

Bertsoekin jolasteko iOS (iPhone, iPad, iPod Touch) aplikazioa bat da

http://www.lanirekia.org/cms/eu/content/bertsoapp


Etxepare Institutuak bertsolaritza mugimenduari buruzko liburu bat argitaratu du. Irakurtzeko erraza, jakin beharreko oinarrizko kontzeptuak mugimendua ulertzeko, historia, gaurko egoera… Hiru hizkuntzetan idatzita, egokia erdaldunei edo kanpoko norbaiti gomendatzeko. Link honetan pdf formatuan eskuratu ahal duzu: http://www.etxepareinstitutua.net/banners/bersolaritza.pdf

 

Zer da Bertxoko?
1. Hala Bedi irrati librean bertsolaritzari buruz egiten den irratsaioa. Asteazkenero, 20:00etan Hala Bedin. Info + hemen
2. Bertsolari gazteek jokatzen duten sariketa. Info + hemen

 

De  repente… bertsoa Jardunaldiak Gasteizen, azaroak 21 eta 29. Arabako bertso-eskolek 30 urte betetzen dituztenean martxan ipini zirenetik, bertsolaritza eta euskara hausnartzeko osagaiak. Informazio + hemen


EITBko bertsolaritzari buruzko Hitzetik Hortzera saioa, astero ETB1ean eta interneten
http://www.eitb.com/eu/kultura/bertsolaritza/

Bertsoak bat-batean, idatzita eta nonahi. Bautista Basterretxe kantuaren bertsoekin egindakoa http://www.youtube.com/watch?v=PuLndD8SjfA Amurrioko Mendiko Lagunak taldea 50.urteurrena ospatzeko egindako mendi kantu bilduman. Ikusi eta gozatu.


“De repente…bertsoa! Jardunaldiak, bi egunetan gogoeta bat Arabako bertsolaritzak euskararen normalizazioari egin dizkion ekarpenei buruz. Hemen bideoak ikusgai, transkripzio libura pdf-n...

 

BERTSOLARI aldizkarian Arabako bertso-eskolak eta bertsolaritzari buruzko artikulua hemen duzu http://www.bertsolari.net/default.cfm?atala=hemeroteka&uneko_alea=88&orria=1#pos006

 

Euskarentzako arnasgunea da bertso mugimendua, edo bestela esanda euskal dimentsiorako sarrera. Espresuki horretara jarri gabe ere hizkuntza ohiturak aldatzeko ahalmena du, bereziki gazteengan, eta horrek eragin zuzena du euskararen erabileran. 
Hala ondorioztatu ahal izan genuen 2012ko udazkenean burututako “de repente… bertsoa! ” jardunaldietan.
Ikusi hitzaldi hori (Xabi Paia): http://www.bertsoa.com/eu/bertsoa-bideoak.asp?s=bideoak&id=3171


Andoni Egaña: “Zer dauka bertsolaritzak hain derrepente, batere euskalduna ez zen edo oso neurri txikian euskaldun zen hiri batean (Gasteiz) halako permeabilitatea izateko? Uste dut bertsoak badituela balio batzuk, komunikatiboak, edozeinen bistan daudenak. Nik uste dut bertsoak balio komunikatiboa duela, adibidez, bestela ere esaten ditugun gauzak esaten direla bertsotan, baina bestela. Gauzak hitz lauz esan edo bertsotan esan, esan-indar diferentea dute. Eta ez dakit noiz konturatu ginen, ez dakit noiz konturatu zen euskal jendartea, baina hala da.”
2012ko udazkenean burututako “de repente… bertsoa! ” jardunaldietan Andoni Egañak “Bertsoa bide” hitzaldiaren estraktoa.
Ikusi hitzaldia: “Bertsoa bide” (Andoni Egaña): http://www.bertsoa.com/eu/bertsoa-multimedia.asp?seccion=albisteak&tipo=video&id=3172&idAlbistea=3412

 

Hemen duzu bertsolaritzaren mapa, hor aurkituko duzu non dauden bertso-eskolak, non egiten diren bertso-saioak, zein ikastetxetan lantzen den bertsolaritza, nortzuk diren eragileak…

http://www.bertso-eskolak.com/bertsolaritza/index


Arabako Bertso-eskolartekoa urtero ospatzen da, Arabako bertso-eskoletan dauden umeek eta gazteek parte hartuko dute. Informazio gehiago hemen

Arabako bertso-eskolak kultura eta euskara dinamizatzaileak dira, oparitzen dute etengabe.

Ikusi bideoa (55 seg) http://www.youtube.com/watch?v=u8EQfaf_HhU

 

Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren azpiegitura indartzeko sortutako enpresak hamar urte bete ditu. Bertsoa oinarritzat hartuta, edozein kultur ekitaldi sortzeko eta antolatzeko giza zein baliabide materialak kudeatzen ditu LANKUk. Herri mugimenduaren antolakuntza errespetatuz bertsolaritza indartzea du helburu.

Bideoa (5 min) http://www.bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3796


Bertsotarako Arbel Digitala

Bertsoak jartzerakoan ordenagailuak laguntzea: horra "arbela digitala". Interneten bertan erabilgarria. http://www.bertso-eskolak.com/web/arbeldigitala/ Mugikorrertarako ere egokituta dago.
Bertsoak idatzi, landu edo bertsotan egiten ikasi nahi duenari zuzendutako tresna duzu hau, Euskal Herriko Unibertsitateko IXA ikerkuntza taldeak Bertsozale Elkartearekin elkarlanean sortutakoa. Bertan aurkituko duzu errima kutxa, sinonimoak, doinutegia, zuzentzailea…
Hemen daude nola erabili http://bdb.bertsozale.com/orriak/get/42-arbel-digitala-nola-erabili

Bertsolaritzari buruzko liburu bat nahi duzu? Xenpelar Dokumentazio Zentroari esker eskura duzu interneten bertsolaritzaren liburutegi digitala: liburu orokorrak, Bapatean bilduma, txapelketako liburuak, hitzaldiak eta jardunaldiak, artikuluak… Batzuk deskargatzeko aukera eta beste batzuk erosteko elkartean. http://bdb.bertsozale.com/orriak/get/44-liburutegi-digitala

Asteazkenero 20:00etan Hala Bedi Irratian Bertxoko irratsaioa. Ezin duzula entzun zuzenean? Hemen nahi duzunean http://bitakora.arrosasarea.org/category/irratien-programak/hala-bedi-irratia/bertxoko/

Araba Bertsozale egitasmoa martxan jartzen du urtero Arabako Bertsozale Elkarteak. Bertsolaritza hain ezaguna ez den tokietara hurbiltzeko Bertso-saioak eta hitzaldiak. http://www.bertsozale.eus/eu/araba/proiektuak/araba-bertsozale

Arabako bertso-eskoleei buruzko informazioa hemen:
http://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-eskolak-martxan
http://www.bertso-eskolak.com/mapa/emaitzak?hidden_herria=2069&bilatu

1981ean Aiaraldeko Bertso-Eskola eta 1982an Gasteizko Bertso-Eskolaren sorrerarekin Arabako bertsolaritza birjaio zen. Geroztik asko dira Arabako bertsolaritza sustatu, parte hartu, antolatu… dutenak. BDBn (Bertsolaritza Datu Basean) dituzu horietako askoren biografiak. Hemen aurkituko dituzu:

http://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/emaitzak?izena=&jaiotze_noiztik=&jatorria=&hidden_jatorria=2069%3B&sexua=0&bilatu=Bilatu

Egin zaitez Bertsozale Elkartearen bazkide
http://www.bertsozale.eus/eu/elkartea/bazkideak

Ikasturtearen bukaerarekin batera, ikastetxeen arteko bertso-topaketak burutzen ari dira Arabako hainbat herritan. Araban 41 ikastetxetan lantzen da bertsolaritza, 112 geletan, 5. eta 6.mailako 2057 ikasle guztira. Zer da “gu ere bertsotan” egitasmoa? http://www.bertsozale.com/eu/araba/proiektuak/ikastetxetan-gu-ere-bertsotan

Badakizu zer den Arabako Bertsozale Elkartea? Noiz sortu zen? Bere izaera? Nortzuk diren zuzendaritzakideak? Aurkezpen bideo txiki bat... Hemen duzu http://www.bertsozale.com/eu/araba/aurkezpena

Arabako Bertsozale Elkarteak umeentzako bertso-barnetegiak antolatzen ditu oporraldietan. Aste Santu honetan Gorbeialdeko 17 lagun eta Espejon eta Aiaraldeako 58 lagun hiru egun eder pasa zituzten kantu, dantza, jolas, bertso, irri, txantxa eta jolasen artean. Zer dira barnetegiak? http://www.bertsozale.com/eu/araba/proiektuak/barnetegiak

Bertsolaritzaren historia hemen irakurgai http://www.bertsozale.com/eu/bertsolaritza/historia

Bertsolaritza mugimenduan gertatzen denaz informatuta egoteko oinarrizko 3 web gune:
- Bertsozale Elkartea eta herrialdeetako web guneak: www.bertsozale.eus
- Bideoak eta bertsolaritza mugimenduaren web gunea: www.bertsoa.com
- Bertsolaritza datu basea: datu historikoak, agenda, biografiak, prentsa, aldizkako ekitaldiak: www.bdb.bertsozale.eus

 

Araban egiten diren bertso-saioen informazioa Xenpelar Dokumentazio Zentroan jasotzen da. Bertan, katalogatzen da ikerketa materiala bezala eta komunikabideei bidaltzeko.

Horietako saio batzuk grabatzen dira, audioa eta/edo bideoa. Material hori ere ikerketarako katalogatzen da Xenpelar Zentroan, eta irrati, telebista eta web gunetan hedatzen da Xenpelar Zentrotik. Hala nola, Hala Bedi Irratia, Radio Vitoria, Euskadi Irratia, Lautadako Txindurri Irratia, bertsoa.com, Euskal Telebistako Hitzetik Hortzera…

 

Bertsolaritzari buruzko informazio laburbilduta wikipedian. Orokorra hemen https://eu.wikipedia.org/wiki/Bertsolaritza Eta Arabakoari buruz hemen https://eu.wikipedia.org/wiki/Arabako_Bertsolari_Txapelketa