Araba

Udazken loreak biltzeko prest

2020/10/05
Arabako Eskolarteko txapelketako lehen fasea Urriaren 2an abiatu zen Agurain, Gasteiz eta Aramaion. Horrenbestez erabakita geratu dira Urriaren 10ean kantatuko duten 6 finalistak.

Inoiz baino goizago jarri dira martxan aurten 14-18 urteko gazteen Arabako bertso-eskolak. Udaberria bideodei bidez bertsotan igaro ostean, presentzialki elkartzeko gazteen eta irakasleen gogoak lagunduta. Kobazulotik irtetzeko garaia da eskolartekoa, eta maiatza beharrean udazkenerako heldu da oraingoan. 

Aurreko ostiralean, urriaren 2an eskualde mailako eskolarteko gazteen topaketak izan ziren Agurainen, Aramaion eta Gasteizen. Guztira 15 gaztek hartu dute parte saio horietan, bertso-eskolako ateak ikasturte berrirako modu berezian zabalduz. 6 bertsolari nabarmendu dira hiru saioetan, eta finala larunbat honetan izango da. 12:00etan Murgiako Palatu kirol eremuan.


Aguraingo Beñat Cano, Gasteizko Eukene de los Aires eta Hegoi Amabizka, eta Aramaioko Gari Arexolaleiba, Danel Herrarte eta Aitor Ugarte izango dira kantuan. Agurrak kantatu ostean 
ofizioka bina bertso zortziko handian, ofizioka hiruna bertso zortziko txikian, bi punturi erantzun eta gaiari bertso bana bota beharko dizkiete.

Lanak osatutakoan erabakiko dira 2020ko txapeldun eta azpitxapelduna, Euskal Herriko eskolarteko finalean kantatuko duten Arabako ordezkariak. Arabako bertsozaleen egun berezia iluntzerarte luzatuko da, Murgian bertan izango baita Kuadrilarteko bertso txapelketako finala arratsaldean. 

Inbidia sanoa duen ororentzat zabalik daude bertso-eskoletako ateak, aurreko astean esan genuen bezala, izena emateko epea zabalik dago Urriaren 12a arte, eta  online egin daiteke.

 

GATEIZKO ESKOLARTEKO SAIOA Urriaren 2an