Araba

Gasteizen, 4 bertso saio diruz lagunduak antolatzeko eskaintza egin du Arabako Bertsozale Elkarteak

2018/06/14
Arabako Bertsozale Elkarteak Gasteizen, 4 bertso-saio diruz lagunduak antolatzeko eskaintza publikoa egin du. Eskaintza hau Gasteizko elkarte eta kolektiboei (jai batzordeak, gazte asanbladak...) zuzendua dago. Bertsogintza sustatzea, dagoen mugimendua indartu, motibatu eta erreferente berri esanguratsuak sor daitezen lan egitea helburua du besteak beste GASTEIZ BERTSOZALE egitasmoak. Eskaerak uztailaren 2a baino lehen aurkeztu behar dituzte kolektiboek. Bertso-saioa 2018ko abendura bitartean antolatu behar dute.

Helburuak, baldintzak, baloratzeko irizpideak, aurkezteko epeak... link honetan:

https://www.bertsozale.eus/eu/araba/proiektuak/gasteiz-bertsozale