<!DOCTYPE html> Gasteiz Bertsozale — Bertsozale Elkartea

Araba

Gasteiz Bertsozale

2008.urte geroztik, Gasteizko Udalak eta Arabako Bertsozale Elkarteak Gasteizen bertsolaritza transmititzeko, sustatzeko eta jasotzeko hitzarmena sinatzen dute. Bertsolaritza transmititu ikastetxetan, bertso-saioak antolatu eta sustatu, egindakoa hedatu eta jaso.
Gasteizko elkarte eta kolektiboei, diruz lagundutako 4 bertso-saio antolatzeko eskaintza publikoa
Arabako Bertsozale Elkarteak duen helburu orokorra Araba bertsozaletzea da. Egitasmo ezberdinak proposatzen ditu helburu hau gauzatzeko asmoz.
2008.urte geroztik, Gasteizko Udalak eta Arabako Bertsozale Elkarteak Gasteizen bertsolaritza transmititzeko, sustatzeko eta jasotzeko hitzarmena sinatzen dute. Bertsolaritza ikastetxetan transmititu, bertso-saioak antolatu eta sustatu, egindakoa hedatu eta jaso.
2018an, eskaintza publiko honen bitartez, 4 bertso-saio, 200 euroren truke, antolatzeko eskainiko zaie dirurik irabazteko xederik gabeko Gasteizko elkarte eta kolektiboei, haiek bertso-saio bat antola dezaten Gasteizen.

HELBURUAK
-         Bertsolaritza geroratzea, datozen belaunaldiek ezagutu eta bere egin dezaten, oinarrizko transmisio lana ziurtatzea  eskola ordutegian zein eskola ordutegitik kanpoko ekintza eta aisialdian.
-         Arabako bertsogintza sustatzea, dagoen mugimendua indartu, motibatu eta  erreferente berri esanguratsuak sor daitezen lan egitea.  
-         Bertsozaletasuna zabaltzea,  bertsogintzaren testigantza urte osoan zehar formatu ezberdinetan plazaratu, bildu eta  gizarteratuz.

Eska dezaketen kolektiboak
Bertso-saio bat 200 euroren truke antolatzeko eskaera egin ahal izango dute irabazteko xederik gabeko Gasteizko elkarte eta kolektiboek (jai batzordeak, gazte asanbladak...).
Ezin izango dute eskatu irabazteko xedea duten kolektiboek eta entitate publikoko kolektiboek.
Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra egin ahal izango du.

Eskaeren aukeraketa egiteko irizpideak
Arabako Bertsozale Elkarteko Zuzendaritzak ondorengoak kontutan hartuko ditu 4 eskaerak aukeratzeko:

- Auzo Elkarte eta euskara Elkarteei emango zaie lehentasuna.
- Bertso-saio gutxi antolatu diren kolektiboentzako eskaerak.
- Abenduaren bukaera baino lehen burutuko diren saioak.
- Bertso-saioaren hartzaileen ezaugarriak; bertso-saio gutxi entzundakoak badira.
- Edozein publikorentzako saio irekiak izan behar dira.
- Kolektibo antolatzaileak bertso-saioari eman ahal dion babesa.
Programazioetan ohikoa den bertso-saio bat finantzatzeko eskaera bada baztertuko da.

Bertso-saioak Gasteiz osoan zehar banatzeko ahalegina egingo du Arabako Bertsozale Elkarteak, hau da, 4 saioak hirian zehar banatzen saiatuko da. Saio bat antolatzeko nahiko eskaerarik egongo ez balitz Arabako Bertsozale Elkarteak eskumena izango du saia ziurtatzeko.  
Aurkezteko epeak
Eskaera egiteko azken eguna uztailak 2, astelehena.

Eskaera nola egin
Uztailaren  2a baino lehen, informazio hau helarazi beharko zaio Arabako Bertsozale Elkarteari eskaera egiteko:
- Data
- Lekua (taberna, aretoa, elkartea…)
- Ordua
- Bertso-saioaren formatua (bertso-bazkaria/afaria, poteoa, bertso-pilota…)
- Zergatik antolatu? (helburuak)
- Hartzaile kopuruaren aurreikuspen bat
- Hartzaileen ezaugarriak (auzokoak, euskaltegikoak, gazteak…)
- Antolatzailea: Izena, email edo telefonoa
Eskaera nora bidali
Arabako Bertsozale Elkartera, araba.sustapena@bertsozale.eus emailera edota hemen klikatu eta eskaera orria betez.
Galdera edo bestelakoak telefonoz, 675 70 79 71
Erantzuna
Uztailaren 4ean  eskatzaileei jakinaraziko zaie eskaera onartzen zaien edo ukatzen zaien.
Eskaera onartuz gero eskatzaileak ondorengoak egin beharko ditu bertso-saioa gauzatzeko:
- Eguna zehaztu (2018ko  abenduaren 31a) baino lehen exekutatu behar du bertso-saioa), herria, ordua eta lekua. Irailaren21a baino lehen ABEri jakinarazi beharko dio noiz exekutatuko duen bertso-saioa.
- Formatua zehaztu: bertso-afaria/bazkaria/merienda, edo bertso-triki-poteoa, edo bertso-pilota…
- 2 bertsolari aukeratu: EHko bertsolarien zerrenda bidaliko zaie. Bertsolariak 3 maila ezberdinetan banatuta daude: A maila, B maila eta C maila. Eskatzaileak aukeratu beharko ditu bi bertsolariak, B mailan dagoen bat eta C mailan dagoen beste bat. Gomendatzen da bertsolari bat arabarra izatea.
- Data, ordua, formatua, eguna eta bertsolarien izenak zehaztuta LANKUra deitu 943 26 07 55 http://www.lanku.eus (Maddi) Haiek deituko diete bertsolariei eta gero esango dizute lotuta daudenean. LANKUk Arabako Bertsozale Elkarteari bidaliko dio bertso-saioaren gastuaren faktura. Eta Arabako Bertso zale Elkarteak 200 euroko faktura helaraziko dio Elkarte edo kolektibo eskatzaileari.
- Saioaren komunikazioa eskatzaileak egin beharko du. Kartel bat digitalean eta paperean (Gasteizko Udaleko logoa sartu behar da)

ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA
Lehendakaria: Ekaitz Elorriaga Anduaga
2018ko Gasteiz Bertsozale eskaintza publikoa pdf-n deskargatzeko sakatu hemen.
Gasteiz bertsozale egitasmoaren parte dira urtero Gasteizko jaietan Aihotz plazan burutzen diren bertso jaialdiak.
2018ko Gasteizko Jaietan, Aihotz plazan
 

 Babeslea

Gasteizko Udala
Gasteizko Udala logoa
Laguntzailea
Diario de Noticias de Alava
noticias de alava logoa

gasteiz bertsozale collage