Gai-jartzaile gazteentzako tailerra

2016/09/19
Arabako Bertsozale Elkarteak, bertsogintzarako ate berriak ireki nahi ditu eta gai-jartzaile gazteentzako hastapen eskola egingo du urriaren 14, 21ean eta azaroaren 11, 18an, Gasteizko Amaia Zentroan.

Nor da gai jartzailea? Zer da gai bat eta ze osagai ditu? Zein da bertsolariak behar duen informazioa? Gaia nola planteatzen den aztertuko dugu, nola formulatzen den eta ze intentziorekin. Generoa eta estereotipoak landuko ditugu. Nola egituratu bertso saio bat? Bakarkakoak hasieran jarriko ditugu? Zenbat bakarkako? Zenbat abestu behar du bertsolari batek saioan eta zenbatero? Saioak eskatzen duen oreka lortzen ikasteko bertso saio praktiko bat prestatu eta aurkeztuko dugu.

Urriaren 14, 21ean eta azaroaren 11, 18rako proposatzen da, arratsaldeko 19:00etan Gasteizko Amaia Zentroan. Ikastaroa gazteei enfokatua, 16-20 urte bitartekoei, baina adin tartea zabaltzeko aukera ere bai, interasatuen arabera. Helburua, bertsoeskoletako gazteek bartsolaritzarekin erlazinatutako beste jarduera bat ezagutzea da, gai jartzailetzak nola funtzionatzen duen ikastea eta horrela, bertsotan aritzera ausartzen ez direnei alternatiba berri bat irekitzea.

PROGRAMAZIOA:

1.            Nor da gai jartzailea?

2.            Zer da gaia?

               o             Gaiaren osagaiak (pertsonaia, egoera, arrazoia, jarrera)

               o             Sorkuntza metodoa (ausazkoa edo bilatua)

3.            Gaiaren planteamendua

               o             Intentzioa. Esaldien ordena, hitzen ordena.

               o             Formulazioa. Zein da bertsolariak behar duen informazioa? Zerk janzten du gaia eta zerk estutu/zabaldu.

               o             Bakarkakoak / ofizioak handian eta txikian (kontrakotasunetik eta berdintasunetik) / puntuak.

4.            Saioaren egitura

               o             Ariketen ordena

               o             Zer eska dakioke bertsolari bati eta zer ez?

5.            Gorputz espresioa

              o             Autokontrola eta konfiantza

6.            Bertso saio baten prestaketa praktikoa

7.            Bertso saio didaktiko-esperimentala

 

Lehenengo 5 puntuak urriaren 7 eta 14an egitea aurreikusten da, gai teoriko eta ariketa praktikoen bidez. Urriaren 21ean benetako bertso saio baten prestaketa egitea proposatuko da eta azaroaren 21an bertso saio hori burutuko da. Azken eguneko bertso saioa Amaian bertan publiko gabekoa edo beste leku batean, publikoarekin egitea proposatuko zaie parte hartzaileei eta beraien esku utziko da erabakia. Saio horren helburua bertsolariekin gaiak partekatze da, jaiaren intentzioa, nondik heldu dion bertsolariak, gaiak ireki dituen bideak etab. aztertu eta eztabaidatzea.

Parte hartu nahi duzu? Dohainik da. Izena emateko edo informazio gehiago: araba.sustapena@bertsozale.eus

gai-jartzaile gazteentzako tailerra 2016

gai-jartzaile gazteentzako tailerra