Araba

Maiatzarekin batera abiatuko da Eskolartekoa Araban

2024/05/07
14 eta 18 urte bitartekoen Eskolartekoko hiru kanporaketa jokatuko dira aste honetan. Ostegunean Amaraion, ostiralean Gasteizen eta datorren ostegunean Kanpezun. Maiatzaren 18an jokatuko da finala Aramaioko Kultur Etxean.

Arabako Eskolartekoa indartsu dator eta 3 adin tartetan banatuta jokatu da. 

14-18 urte artekoak

Ostegun honetan emango diote gaztetxoen hasiera Eskolartekoari, 3 kanporaketa eta finala izango dira orotara. Lehen kanporaketa Aramaion izango da 19:00etan Sastiñan, bertan Hegoi Amabizka, June Astegieta, Hegoi Azkarate, Anitz Abarrategi eta Ane Arexolaleiba arituko dira kantuan. Hurrengo egunean, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean arituko dira ondorengo seikotea: Iraide Onaindia, Eñaut Olaziregi, Txomin Abarrategi, Urko Lafuente, Jokin Onaindia eta Samu Rodriguez. Eta hirugarran kanporaketan Mendialdeko gazteak arituko dira. 

Maiatzaren 18an Aramaioko Kultur Etxean, arratsaldeko 19:30ean burutuko da finala. Txapeldunak eta txapeldun ordeak Arantzan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalean kantatuko dute ekainaren 15ean. 

  

 

12-14 urte artekoak

Adin tarte honetako bertso eskoletako gaztetxoek kuadrilla artekoa jokatuko dute Aramaion, maiatzaren 18an, arratsaldeko 17:00etan hasita. Eskualde eta herri ezberdinetako gaztetxoak taldean arituko dira gai jartzaileek proposatutako ariketa ezberdinetan. 

 

14 urtetik beherakoek

Bi modalitate ezberdinetan arituko dira, idatzizko bertso sortak kantatuz eta bat-batean. Eskualde bakoitzean topaketa bat burutuko da. (Ikus behean topaketen data, ordutegia eta lekua.)

Idatzizko bertso sortak: 

3-6 lagun arteko talde txikitan idatzizko bertso sortak egingo dituzte hasteko. Maiatzaren 10era arte dute 4 kopla edo bi bertso aurkezteko aukera. 

Lan aukeratuen egileek beraien bertsoak jende aurrean kantatzeko aukera izango dute.

Bat-batean: 

Nahi duenak bat-batean aritzeko aukera izango du, ikastetxean landutako ariketaren bat izango da. Eskualdeko topaketa banaka edo binaka kantatzeko aukera izango dute, finalean ordea soilik banaka egingo dute. 

Horretarako izena eman beharko du hemen:  IZENA EMAN BAT-BATEAN ARITZEKO 

 Informazio gehiago eta topaketen datak hemen.