Araba

Maiatzak bertsoz bustiko ditu Arabako bazterrak

2024/04/22
Udaberriarekin batera ekin diote ikastetxe eta bertso-eskoletan Arabako haur eta gazteteek aurtengo Eskolartekoari. Maiatzean zehar izango dira Lehen Hezkuntzako ikasleen topaketak eta ekainaren 1ean finala. 12-18 urte artekoek maiatzaren hasieran jokatuko dituzte 3 kanporaketa eta finala maiatzaren 18an Aramaion. Bertsoa Bizi Gazte egonaldia, bertsozale gazteen topaketa ekainaren erdialdean izango da, Euskal Herriko eskolarteko finalarekin bat eginez Barañain eta Atarrabia artean.
Azkeneko urteetan bezalaxe Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolartekoa bi adin tarte ezberdinetan banatuko da.

Lehen Hezkuntzako ikasleek 3-6 lagun arteko talde txikitan idatzizko bertso sortak egingo dituzte hasteko. Maiatzaren 10era arte dute 4 kopla edo bi bertso aurkezteko aukera. Huexek lan hori egiteko aukeran izandako gaiak:

1. Tik-tok-errak zarete,nolako edukia sareratzen duzue?nolakoak dira zuen bideoak?
2. Ikerlariak zarete, denbora luzean lan egin ondoren zerbait garrantzitsua aurkitu duzue, jende aurrean aurkezteko ordua da.
3. Lagunekin abandonatutako herri batera bizitzera joatea erabaki duzue, nolakoa izango da zuen herri berria? Zer eraikiko duzue? Nola biziko zarete?

Eskualde bakoitzean topaketa bat burutuko da, lan aukeratuen egileek beraien bertsoak jende aurrean kantatzeko aukera izango dute eta  saio guztiean bat-bateko erakustaldia izango da. Bat-batean banaka edo binaka egingo dute hala nahi duten ikasleek. Aldez aurretik izena eman beharko da, lotura honetan:  IZENA EMAN BAT-BATEAN ARITZEKO

 

Hona hemen bat-batean zein bertso sorta aukeratuetan kantatzeko ESKUALDEZ ESKUALDEKO zitak:

🟢GORBEIALDEA. Maiatzaren 17an, ostirala, LEGUTIOKO Kultur Etxean 18:00etan
🟠LAUTADA. Maiatzaren 17an, ostirala, ARAIAKO kultur etxean, 18:00eta
🟣GASTEIZ. Maiatzaren 25an, GASTEIZKO ZABALGANA Gizarte etxean, 11:00etan
🔴ARABAR ERRIOXA. Maiatzaren 19an, igandea, OIONGO  PLAZAN , 12:00etan
🔵AIARALDEA. Maiatzaren 24an, ostirala, LAUDIOKO KASINOAN, 18:00etan
🟤MENDIALDEA. Maiatzaren 23an, osteguna,  KANPEZUKO Kultur Etxean, 18.00etan
☑️Ekainaren 1ea FINALA ZIGOITIAN, 11:00etan hasita. 

 

Eskualde bakoitzetik aukeratutakoak eta bat-batekoan izena emandako haurrek Araba mailako amaiera festan kantatzeko aukera izango dute, Hontza Extrem abentura parkean irailean egun pasa bat izango dutelarik sari kolektibo moduan.

TOPAKETA-FINALA: Ekainaren 1ean 11etan Zigoitiko frontoian

eskolartekoa

 

12-18 urte arteko gazteek berriz 4 zita izango dituzte maiatzean zehar. 3 kanporaketa eta finala.

 

☑️Maiatzaren 9an, osteguna
19:30ean ARAMAIOKO SASTIÑAN

☑️Maiatzaren 10ean, ostirala
19:30ean ALDABE GIZARTE ETXEAN

☑️Maiatzaren 16ean, osteguna
12:00etan KANPEZUKO  KULTUR ETXEAN

 

☑️FINALA: Maiatzaren 18an, larunbata, ARAMAIOKO KULTUR ETXEAN

17:30ean hasita
12-14 urteko gazteen taldekakoa eta 14-18 urteko gazteen FINALA izango dira

 

Eta udaberria amaitzeko Bertsoa Bizi Gazte Topaketa burutuko da, Arabako Foru Aldundiaren babesletza duen ekimena. Arabako bertsozaleen topaketa bat izango da Barañain eta Atarrabian, Ekainaren 14, 15 eta 16ean, Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finala dela aprobetxatuz.

 eskolartekoa 2024 ona AFA