Araba

Diruz lagundutako bertso saioak antolatzeko eskaintza egin du Arabako Bertsozale Elkarteak

2019/05/15
Arabako Bertsozale Elkarteak diruz lagundutako bertso-saioak antolatzeko eskaintza publikoa egin du.

Arabako Bertsozale Elkarteak bertso saioak antolatzeko eskaintza publikoa egin du, bertso saio tradizionalak (bi bertsolariz osaturiko saioak edo/eta gai jartzaileaz), zein egitasmo honetarako espresuki sortu diren bi emanaldi bereziak: Ertzetik emanaldi diziplina anitzekoa eta Arabako elikagaiak+bertsoa+kantua. Arabako Bertsozale Elkarteak saioaren kostuaren erdia diruz lagunduko du.

Bertso saioak antolatuz bertsolaritza ezezaguna den tokietara eta kolektiboengana hurbiltzea, ezagunagoa denean dagoen mugimendua indartzea, bertsogintza sustatzea, motibatzea eta erreferente berri esanguratsuak sor daitezen lan egitea dute helburu besteak beste bi egitasmo horiek.

Irizpideak, epeak eta informazio gehiago hemen.