Araba

Apaolazak eta Solozabalek osatu dute Bertxokoko finala

2013/11/20
Kanpezun jokatutako azken kanporaketaren kronika

Neguko giroan murgilduta jokatu zen Bertxoko sariketako hirugarren eta azken kanporaketa.

Kanpezuko Ibernalo aterpetxean, Julen Zulaika eta Paula Amilburu bikotea alde batetik, eta bestetik Jagoba Apaolaza eta Ander Solozabal bertsolariak aritu ziren, Iker Pastor gai-emailearen  esanetara, jokoan zeuden finalerako azken bi txartelak lortu nahian.

Bertsolariek lan puntuagarria koplatan amaitu zuten, eta beraien azken agurrak entzun ostean jakin zen epaia, Ander Solozabal eta Jagoba Apaolaza sailkatu zuten epaileek.

Horrela, azaroaren 22an, ostiralarekin, Aguraingo Iguaran elkartean ospatuko den final handian, Ander Solozabal eta Jagoba Apaolaza arituko dira kantuan, aurretik sailkatutako beste bi bikoteekin batera, hau da, Ruben Sanchez eta Jon Ruiz de Pinedo, eta Oihane Perea eta Iker Pastor.

Finalera joan nahi duenak, asteazkena baino lehen izena eman beharko du, telefonoz 688 695 875. Afal ostean saioa doan izango da.

Agurra, Jagoba Apaolaza eta Ander Solozabal

Agurra, Julen Zulaika eta Paula Amilburu           

Iparragirre doinua, denak