Araba

Hiru bertso barnetegi Araban pazko asterako

2018/02/07
Tertanga eta Espejon izango dira 3 barnetegiak, eta 5 eskualde ezberdinetako 10-12 urtetako haurrek parte hartuko dute. Aiaraldeako haurrak apirilak 4, 5, 6; Gorbeialdekoak apirilak 3, 4, 5; Lautada, Mendialdea eta Trebiñukoak apirilak 6, 7, 8.

Arabako Bertsozale Elkarteak 3 bertso barnetegi antolatu ditu pazko asterako tokiko erakunde eta Kuadrillekin elkarlanean. 8 urtetik 12 urtera bitarteko gaztetxoentzat. Lehena  Gorbeialdea eskualdeko gaztetxoentzat izango da, apirilaren 3,4 eta 5ean, TERTANGAKO aterpetxean (Arrastarian,  Amurrio udalerrian). Bigarrena Lautada, Mendialdea eta Trebiñuko haurrentzat, Tertangan bertan apirilaren 6, 7 eta 8an. Hirugarrena Espejon izango da apirilaren 4,5 eta 6ean eta Aiaraldeko haurrak izango dira protagonista.  

Arabako 5 eskualde ezberdinetako haurrak oporraldian batu eta bertsoaren bidez euskararekin  gozatzea izango dute helburu. Jolasak, txangoak, eta bertsolarien bisitak izango dituzte hiru egunetako egonaldi hauetan, eta noski euskaraz eta hizkuntza protagonista izanik lagun berriak egiteko aukera paregabea ere. Aurreko urteetako esperientzia kontuan hartuta 100 haur baino gehiagok parte hartzea espero da.


Interesa daukatenek izen emateko epea zabalik izango dute Aiaraldea, Gorbeialdea, Lautada, Mendialdea eta Trebiñuko udaletan otsailaren 28a arte. Plaza kopuru mugatuak daude barnetegi hauetan, eta dagokion udalerrian erroldatutako haurrek izango dute lehentasuna. Izen ematea udaletan bertan, bulegoetan, edo telefonoz egin ahal izango dute.


Edozein zalantza izanez gero Eskualde hauetako euskara zerbitzu edo Arabako Bertsozale Elkartearekin harremanetan jarri zaitezkete:  945 010505 – araba@bertsozale.eus.

Hona hemen hiru barnetegien diptikoak informazio zehatzarekin izena emateko, ordutegiak...
Deskargatzeko sakatu nahi duzun eskualdearen gainean:

Aiaraldea - PDF formatua

Gorbeialdea - PDF formatua

Lautada, Mendialdea, Trebiñu - PDF formatua

Kartelak

2018ko Aiaraldeko barnetegiaren kartela  

2018ko Gorbeialdeko barnetegiaren kartela 

2018ko Lautada Mendialdea Trebiñuko barnetegiaren kartela