Araba

2024ko Arabako bertsolari txapelketarako izen ematea zabalik dago

2023/06/28
2024an jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea ireki da, uztailaren 9a arte. 2023ko udazkenean jokatuko dira kanporaketak.

Bi urtetan behin jokatzen den hurrengo Arabako Bertsolari Txapelketa 2024an izango da. Txapelketaren aurkezpena urtarrilean izango da eta martxoaren 16a bitartean burutuko da. Aurretik, 2023ko udazkenean, Txapelketarako sailkatzeko kanporaketak burutuko dira.

2022ko edizioko finalera sailkatu ez ziren bertsolari guztiek kanporaketetan kantatu beharko dute urriaren erdialdetik azaroaren erdialdera bitartean antolatutako kanporaketetan, izen emate kopuruaren arabera antolatuko dira saioak.


Beraz, 2022ko 6 finalistak zuzenean sailkatuta daude urtarrilean hasiko den 2024ko txapelketan, baldin eta izena ematen badute.

2024an jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea irekita dago uztailaren 9a arte.

Izena emateko araba.sustapena@bertsozale.eus helbidera edota 675 707 971 telefonora  mezu bat bidali zure interesa adieraziz.