Araba

Espejon egin zioten udaberriari ongi etorria Arabako haur eta gaztetxoek

2024/04/11
Aiaraldeko, Lautadako eta Gorbeialdeko haur eta gaztetxoek Espejon egin zuten egonaldia Pazko Asteko oporraldian.

Aste Santuan Arabako Bertsozale Elkarteak, tokiko Udal eta Kuadrillekin elkarlanean antolatzen dituzten bertso-barnetegiek hiru kuadrillatako haur eta gaztetxoak bildu zituen Espejoko Aterpetxean. Bi txandatan banatu ziren. Lehendabiziko txandan, apirilaren 2tik 4ra, Aiaraldeko gaztetxoak izan ziren, 10-12 urtearteko 34 haur. Bigarren txandarako izen-emate pilaren ondoren Lautada eta Gorbeialdeko, 11-14 urte arteko, 66 haur animatu ziren egun batzuk bertso eta jolas artean pasatzera.

Eguraldia lagun, jolas giroa izan zen nagusi eta beste gauza askoren artean, Espejo herria eta bere ingurua ezagutzeko aukera izan zuten. Arabako bertsolariak ezagutu eta kantuan entzun zituzten. Lehen txandan Martin Abarrategi eta Iñaki Viñaspreren bisita jaso zutuen. Bigarren txandan berriz, Unai Anda izan zen bertsolari gonbidatua eta berarekin Arabako txapeldun berria den Aroa Arrizubieta eta Eli Zalduak kantatu zuten gazteek prestaturiko gaiekin.

Urtero bezala, udaberriko oporraldian, maleta prestatu, autobusean igo, geltokiz-geltoki eskualdeko herrietatik gaztetxoak jaso eta bertso barnetegia bizitzeko gogoz heldu ziren Espejora ehun gaztetxo inguru. Lagun berriak egin edo iazkoak bertopatu, euskara eta bertsoarekin jolastu eta hiru egun zoragarriz gozatzeko parada izan duten. 

Honela has daitezela udaberri denak!