2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa apirilean abiatuko da

2021/03/08
2021ean jokatuko den Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa martxoaren amaieran aurkeztuko da.

Aurten, lehen aldiz jokatuko da Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa, bertsolariek binaka, elkarlanean, kantuan arituko diren sariketa. 

Txapelketa martxoaren 27an aurkeztuko da Zigoitin. Jokoa bera, apirilaren 17an hasiko da eta maiatzaren 22an bukatuko da.

2020ko udazkenean burutu ziren kanporaketetan sailkatutako 12kotea eta 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako, zuzenean sailkatutako 6 finalistak izango dira lehiatuko direnak, denera 9 bikotetan banatuak.