2021eko Arabako Bertsolari Txapelketako izen ematea zabalik dago

2020/06/18
2021an jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea ireki da, uztailaren 3a arte. 2020ko udazkenean jokatuko dira kanporaketak.

Bi urtetan behin jokatzen den hurrengo Arabako Bertsolari Txapelketa 2021an izango da. Txapelketaren aurkezpena urtarrilean izango da eta martxoaren 13a bitartean burutuko da. Aurretik, 2020ko udazkenean, Txapelketarako sailkatzeko kanporaketak burutuko dira.

2019ko edizioko finalera sailkatu ez ziren bertsolari guztiek kanporaketetan kantatu beharko dute urriaren erdialdetik azaroaren erdialdera bitartean antolatutako kanporaketetan, (izen emate kopuruaren arabera antolatuko dira saioak).


Beraz, 2019ko 6 finalistak zuzenean sailkatuta daude urtarrilean hasiko den 2021eko txapelketan, baldin eta izena ematen badute.

2021an jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea irekita dago uztailaren 3a arte.

Izena emateko araba.sustapena@bertsozale.eus he