Albisteak

Mixel Lekuona zendu da

Mixel Lekuona zendu da

2013/09/06

Bertsularien Lagunak elkartearen eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen zuzendaritza kide eta bultzatzaile izan zen. Hileta elizkizunak Biriatuko elizan izango dira igande honetan, hilak 8, arratsaldeko 4etan.

Mixel Lekuona zendu da - Gehiago irakurri

Zuhatzako Bertso Udalekuetara Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus datoz

Zuhatzako Bertso Udalekuetara Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus datoz

2013/08/28

50 haur eta 5 begirale ari dira Zuhatzako txandaz gozatzen astelehen honetatik ostiralera arte. Ur ekintzek eta bertsolaritzari lotutako jolasek betetzen dute eguna. Ostegunean Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus etorriko dira lakura, haurrek prestatutako frogekin bertsotan egitera.

Zuhatzako Bertso Udalekuetara Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus datoz - Gehiago irakurri

Koxme Lizaso bertsolaria hil da

Koxme Lizaso bertsolaria hil da

2013/08/09

Oiartzuarra, bertsotan 50eko hamarkadan hasi eta hurrengo hamarkadetan zehar plazaz plazaz ibili zen kantuan puntako bertsolariekin. Bihar, abuztuak 10, arratsaldeko 7etan izango da hileta-elizkizuna Oiartzungo San Esteban parrokian.

Koxme Lizaso bertsolaria hil da - Gehiago irakurri

Mexikon ospatuko den inprobisatzaileen jaialdian izango dira Iñaki Murua eta Miren Artetxe bertsolariak

Mexikon ospatuko den inprobisatzaileen jaialdian izango dira Iñaki Murua eta Miren Artetxe bertsolariak

2013/07/24

“V. Jornada Iberoamericana de niños y jovenes poetas troveros y versadores” izeneko jaialdi ibiltarian parte hartzeko gonbidapena jaso dugu.

Mexikon ospatuko den inprobisatzaileen jaialdian izango dira Iñaki Murua eta Miren Artetxe bertsolariak - Gehiago irakurri

Kulturartekotasun eguna ospatu zuten Bidarrain Odei Barroso eta Iñaki Viñaspre bertsolariekin

Kulturartekotasun eguna ospatu zuten Bidarrain Odei Barroso eta Iñaki Viñaspre bertsolariekin

2013/07/18

Bertso Udalekuan 15-18 urtekoen txandan gustora daude Bidarraien. Iniziatibaz eta ekimenez gogotsu dabiltza gazteak. “Poteo performancea” egina dute herrian barrena, erronka eguna ere bai enpresaburu eta langileen artean, bertso-afari parte hartzailea asmatu zuten gaubela baterako, rafftingean freskatu dira ibaian...

Kulturartekotasun eguna ospatu zuten Bidarrain Odei Barroso eta Iñaki Viñaspre bertsolariekin - Gehiago irakurri

Julen Zelaieta eta Iñaki Gurrutxagarekin aritu ziren bertsotan Orioko 2. txandan

Julen Zelaieta eta Iñaki Gurrutxagarekin aritu ziren bertsotan Orioko 2. txandan

2013/07/18

Atzo bertso saioa izan zuten Orioko bertso-udalekuko 2. txandan. Julen Zelaieta eta Iñaki Gurrutxaga etorri ziren bisitan, eta gaztetxoekin jolastu ondoren bertso afaria egin zuten. Gaur Zumaiara egingo dute txangoa. Orain arte Orioko hondartzan eta kaian bainatzeko aukera izan dute, herrian barrena pista jolasak egin dituzte, elkarte gastronomikoan bazkaldu... eta bihar, ostirala, Oskar Estangaren bisita jasoko dute, kantagintza landu eta txandako kantua grabatzeko.

Julen Zelaieta eta Iñaki Gurrutxagarekin aritu ziren bertsotan Orioko 2. txandan - Gehiago irakurri

Bertsoak eta jolasak Orioko Bertso Udalekuetan

Bertsoak eta jolasak Orioko Bertso Udalekuetan

2013/07/11

Atzo Jone Uria eta Beñat Gaztelumendiren bisita jaso zuten Orioko Itxaspe baserrian dauden gaztetxoek. Jolasean aritu ziren arratsaldean eta bertso-afaria izan zuten ondoren.

Bertsoak eta jolasak Orioko Bertso Udalekuetan - Gehiago irakurri

Xabi Paya eta Onintza Enbeita Bertso Udalekuetako Arrazolako txandan

Xabi Paya eta Onintza Enbeita Bertso Udalekuetako Arrazolako txandan

2013/07/09

Uztailaren 7tik 13ra bederatzitik hamaika urte bitarteko 30 gaztetxo Bertso Udalekuetan murgilduta egongo dira. Atzo Xabi Paya eta Onintza Enbeita bertsolarien bisita jaso zuten. Arratsaldean haurrekin jolasten aritu ziren eta afalostean haurrek jarritako frogekin aritu ziren bertsotan.

Xabi Paya eta Onintza Enbeita Bertso Udalekuetako Arrazolako txandan - Gehiago irakurri

Urko Redondok eta Eñaut Gantxegik zuzenduriko tailerrak izan dira gaur "Ahoa bete hots"-en baitan

Urko Redondok eta Eñaut Gantxegik zuzenduriko tailerrak izan dira gaur "Ahoa bete hots"-en baitan

2013/07/05

Jardunaldien azkeneko egunean antzerkia eta joko eszenikoa izan dira ardatz. Dejabu panpin laborategiko Urko Redondo eta Donostiako Arte Eszenikoen Tailerreko irakaslea den Eñaut Gantxegik jolasean jarri dituzte parte hartzaileak.

Urko Redondok eta Eñaut Gantxegik zuzenduriko tailerrak izan dira gaur "Ahoa bete hots"-en baitan - Gehiago irakurri

Bertso Udalekuetan murgiltzeko tenorea

Bertso Udalekuetan murgiltzeko tenorea

2013/07/05

Bertso Udalekuetan aisialdiaz, lagunarteaz eta bertsolaritzaz gozatzeko parada izango dute hainbat gaztetxok aurten ere. Hamaseigarren urtea da jada Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuak antolatzen dituela eta 300 gaztetxok eta 50 begiralek hartuko dute parte. Lekeitio, Barria, Arrazola, Orio, Bidarrai, Irañeta eta Zuhatzan izango dira aurten.

Bertso Udalekuetan murgiltzeko tenorea - Gehiago irakurri

Jarraitu bertsozale.eus

RSS Twitter Facebook Instagram YouTube LinkedIn