Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aramaion argituko da nortzuk diren Arabako Bertsolari Txapelketako finalistak

2017/03/15
Larunbat honetan Txapelketako azken finalaurrekoa jokatuko da, Aramaion. Orain arte, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre dira puntu gehien bildu dituzten bertsolariak. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Aramaioko Kultur Etxean.

Azken finalaurrekoa, seigarrena, Arabako Bertsolari Txapelketa bukaerara iristen ari da. Larunbat honetan jokatuko da txapelketa honen 2. Itzuliko hirugarrena, 17:30ean Aramaioko Kultur Etxean.

Parte hartzen duten 18 bertsolariek bi aldiz kantatu dute aurtengo txapelketan, ondorioz, 2.itzuliko hiru finalaurreko hauek 1.itzuliko sailkapenaren arabera osatu dira. Aramaioko saioa horrela osatu da:


Bertsolari hauek Aramaion lortzen duten puntuazioa gehi aurreko itzulian lortu dutenarekin beren puntuazioa itxiko dute. Lortzen duten puntu metaketaren arabera finalerako sailkatuko dira ala ez. Sailkapenaren lehenengo seiak sailkatuko dira.

Gai-emailea Uxue Diaz de Cerio izango da.

Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai, Aramaioko Kultur Etxean bertan.

Eskerrak eman txapelketan laguntzen duten babesleei eta komunikabide laguntzaileei. Eta Laudioko saioan, bereziki, Laudioko udalari.

Gorbeialdean 4 bertso-eskola daude: Legution, Aramaion, Urkabustaiz eta Zuian. Adin guztietako 35 lagun 9 taldetan banatuta. Plazatan kantatzen duten 10 bertsolari daude eta urtero 40 bertso-saio inguru antolatzen dira. Aramaio, Legutio, Zuia, Urkabustaiz eta Zigoitiko ikastetxeetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urtetako 191 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Murgiako Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan. Urtero bertso-barnetegi bat burutzen da Gorbeialdeko umeekin.

Saioaren informazio gehiago eta ondoren jarraipena egiteko hemen http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabako-bertsolari-txapelketa-2017/saioak/aramaio-martxoak-18

2017-03-18 aramio kartela