Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Serapio Lopez Ortueta

Bertsolaria. 1982an Aiaraldeko Bertso-Eskolako sortzaileetakoa. 1984an, Arabako I. Bertsolari Txapelketan bertso kantari. San Prudentzio Sariketan partaide. Arabako Bertsolari Txapelketan partaide. 2012eko Arabako Kuadrilla arteko txapelketan finalista izan zen Aiaraldeko taldean. Plaza-saioetan hartzen du parte.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Zigoitia, otsailak 12

Serapio Lopez Ortueta Hasierako agurra
Andere Arriolabengoa Bengoa, Serapio Lopez Ortueta 8ko nagusia

Andere Garoña itxi zenetik, 2013an, langabe dago. Gaur Serapio ikusi du Garoñaren kontrako kartelak jartzen, antza berriro irekitzeko asmoa daukate.

Iñaki Viñaspre Simon, Serapio Lopez Ortueta 10eko txikia

Merkealdietan zabiltzate biak. Zuk Serapio gustuko duzuna begiztatu duzu azkenean, bat-batean, Iñakik bultzatu egin zaitu, eta nahi zenuen hori kendu dizu.

Serapio Lopez Ortueta Puntuari erantzunak

1. Zenbat erantzun ditu galdera bakarrak, 2. Helburu bat lortzeko bide asko dago,

Serapio Lopez Ortueta Bakarka, gaia emanda

Gutxien espero zenuenean iritsi zaizu onena.

Serapio Lopez Ortueta Bukaerako agurra
Serapio Lopez Ortueta, Xabi Igoa Eriz 8ko txikia
Serapio eta Xabi mozorro festa batera gonbidatu dituzte. Baldintza bakarra jarri diete: originalak izatea. Gaur elkartu dira erabakitzeko nola joan.

Aramaio, martxoak 18

Serapio Lopez Ortueta Hasierako agurra
Serapio Lopez Ortueta, Oihane Perea Perez de Mendiola 10eko nagusia

Bi aktore euskaldun eta ezagun dira. Independentziaren aldeko manifestazioan buruan doan pankarta eramateko gonbitea jaso dute. Serapiok, baietz esan du, Oihanek, ordea, zalantza asko ditu beraien lanean jasan dezaketen boikotengatik.

Andere Arriolabengoa Bengoa, Serapio Lopez Ortueta 8ko txikia

Andere parrandan atera da lagunekin. Poteoan dabiltzala, txizagura sartu zaio eta edukiontzi artera hurbildu da pixa egitera. Halako batean Serapio udaltzaina etorri zaio isuna jartzera

Serapio Lopez Ortueta, Izar Mendiguren Cosgaya 10eko txikia

Serapio eta Izar elkarrekin liatuta dauden bi lankide dira, lanean ondoriorik ez izateko, erlazioa sekretuan mantentzea erabaki zuten. Gaur beste lankide batek elkar musukatzen ikusi ote dituen zalantza dute.

Serapio Lopez Ortueta Puntuari erantzunak

1. OSO ALDAKORRA DA GURE GIZARTEA, 2. BELDURRIK AHAL DIOZU EZEZAGUNARI? 3. HARRESIAK EZ DIRA HARRIZKOAK SOILIK,

Serapio Lopez Ortueta Kartzela

Bizitza osoan seguru izan duzun ideia zalantzan jarri duzu.

Serapio Lopez Ortueta Bukaerako agurra

Gasteiz, apirilak 1

Serapio Lopez Ortueta Hasierako agurra
Serapio Lopez Ortueta, Asier Otamendi Alkorta 8ko nagusia

Serapio eta Asier, Gasteizen bizi diren bi irakiar dira. Gaur han bizi den familiaren bitartez jakin dute euren hirian, Mosulen, 400 hildako eragin dituen atentatu bat izan dela. Ez da, ordea, inongo hedabideetan agertu.

Manex Agirre Arriolabengoa, Serapio Lopez Ortueta 10eko txikia

Manex, Serapioren osaba da. Serapio gidatzeko baimena ateratzen ari dela eta, praktikak egitera eraman du Manexek, damutzen hasia da.

Serapio Lopez Ortueta Puntuari erantzunak

1. DENBORA DA GAUZA BAT FALTA OHI ZAIGUNA, 2. AISIALDI GARAIAN ZER DUZU GUSTUKO?

Xabi Igoa Eriz, Serapio Lopez Ortueta Sei puntuko motza

Serapio eta  Xabi zahar egoitzan dauden bi agure dira. Barrez hasi dira ohartu direnean batak bestearen hortzeria postizoa jarri duela.

Serapio Lopez Ortueta Bakarka, gaia emanda

Aitaren ezkontza gonbidapena jaso duzu.

Serapio Lopez Ortueta Bukaerako agurra