Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Izar Mendiguren Cosgaya

Bertsolaria. 2002ko Arabako Eskolarteko Txapelketan parte hartu zuen eta irabazi egin zuen. 2004an, Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen. Harrezkero, txapelketa, sariketa eta plaza-saioetan kantari. Aiaraldeko Bertso-Eskolan irakasle. 2012ko Arabako Kuadrilla arteko Txapelketan finalista izan zen. Bertso-eskolako irakasle eta arduradun izan da, baita barnetegi eta bertso-udaleku begirale ere. 2012-2013 ikasturtean Aiaraldeko ikastetxetan bertso-irakasle izan da. Arabako Bertsozale Elkarteko zuzendaritza kide ere izan da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Dulantzi, otsailak 19

Izar Mendiguren Cosgaya Hasierako agurra
Paula Amilburu Izargarai, Izar Mendiguren Cosgaya 8ko nagusia

Paulak Jaengo kartzela ondoan taberna bat dauka. Izar euskaldunak urteak daramatza hileko lehen larunbatetan bere tabernan bazkaltzen. Gaur lehenengo aldiz berarengana hurbildu zara.

Asier Otamendi Alkorta, Izar Mendiguren Cosgaya 8ko txikia

Izar eta Asier lagunak dira. Aurten, diru gutxi dutela eta, oporretan autostopean joatea erabaki dute. Bi ordu daramatzate herriko irteeran autostop egiten.

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona, Izar Mendiguren Cosgaya 10eko txikia

Anai-arrebak/anaiak/ahizpak dira. Bart parrandatik bueltan autobus bera hartu zuten etxera bueltatzeko. Autobusa herrira iritsi zenean, Izar lo seko zegoen, eta ez zen jaitsi behar zuen paradan, Jon anaia/ahizpa/arreba ordea, jaitsi zen. Gaur eguerdian bazkarian elkartu dira.

Izar Mendiguren Cosgaya Puntuari erantzunak

1. Eskerrak ematea kostatzen al zaizu? 2. Kritikatzea berriz errazagoa da,

Izar Mendiguren Cosgaya Bakarka, gaia emanda

- Azkenean lortu duzu lagunak egitea.

Izar Mendiguren Cosgaya Bukaerako agurra

Aramaio, martxoak 18

Izar Mendiguren Cosgaya Hasierako agurra
Izar Mendiguren Cosgaya, Zigor Enbeita Zugadi 10eko nagusia

Kamioilariak dira, beraien lana dela eta Grezian daude. Bide ertzean dagoen hostal batean gelditu dira afaltzen eta bertan eskatu diete errefuxiatu batzuk mugaz bestaldera eramateko. Izarrek baietz esan nahi du, Zigorrek ordea, ez du horren argi ikusten.

Oihane Perea Perez de Mendiola, Izar Mendiguren Cosgaya 8ko txikia

Jubilatu berri diren bikotea dira. Aisialdirako kirol bat praktikatzeko gogoz daude. Kirol dendan daudela, Oihaneri, bere harridurarako, Izarrek patinak erostea proposatu dio.

Serapio Lopez Ortueta, Izar Mendiguren Cosgaya 10eko txikia

Serapio eta Izar elkarrekin liatuta dauden bi lankide dira, lanean ondoriorik ez izateko, erlazioa sekretuan mantentzea erabaki zuten. Gaur beste lankide batek elkar musukatzen ikusi ote dituen zalantza dute.

Izar Mendiguren Cosgaya Puntuari erantzunak

1. OSO ALDAKORRA DA GURE GIZARTEA, 2. BELDURRIK AHAL DIOZU EZEZAGUNARI? 3. HARRESIAK EZ DIRA HARRIZKOAK SOILIK,

Izar Mendiguren Cosgaya Kartzela

Bizitza osoan seguru izan duzun ideia zalantzan jarri duzu.

Izar Mendiguren Cosgaya Bukaerako agurra