
Umeen neurrirako bertsoak, Hitzetik Hortzeran
2021/01/21
Aste honetako programan, Aissa Intxausti eta Eneko Arrate bertsolari eta antzezleekin batuko gara. Umeentzako antzerkiak egiten dituzte han eta hemen, bertsoa, kantua eta bat-batekotasuna ezinbesteko oinarri dituztela. Orain "Urpekakariak" emanaldiarekin dabiltza herriz herri, eta Munitibarko ikuskizunaren aurretik jarri dugu beraiekin hitzordua. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Hazparneko Bertso Eguna maiatzera atzeratu da
2021/01/19
Lapurdin egun dauden neurriekin ezinezkoa da bertso saiorik egin ahal izatea. Hala, maiatzaren 22ra atzeratuko da Bertso Eguna. Sarrera erosi duzuenoi dirua itzuli edo udaberriko saiorako gordeko zaizue sarrera. Beste bi Bertso Egunek beren datei eutsiko diete.

Elkarlana zabaldu eta indartzera begira
2021/01/15
"Bakoitzak bere funtzio, aukera, autonomia eta erantzukizunetik, estrategia partekatuak eraikitzeko egin nahi du lan Bertsozale Elkarteak". Arrate Illaro Etxebarriak lankidetzen inguruan "Bertsozale Elkartea gero(r)a mugitzen" aldizkarian idatzitakoa berreskuratu dugu blogean.

Plateruenari azken agurra, Hitzetik Hortzeran
2021/01/14
Euskara eta euskal kultura erdigunean jartzeko asmoz abiatu zen Durangoko Plateruenaren proiektua orain dela ia 18 urte, baina irailaren amaieran Plateruenak ateak itxiko zituenaren albistea iritsi zen. Erika Lagoma bertako bazkide eta bertsolariarekin elkartu gara, urteko azken bertso saioaren egunean. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Bertsolari gazteak, 'Plazara!'
2021/01/08
Gazteentzako bertso zirkuitua da 'Plazara!'; izen-ematea urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik eta gure webgunearen bitartez egin ahal izango da.

Oier Lakuntza bertsolariarekin solasean, Hitzetik Hortzeran
2021/01/07
Oier Lakuntza bertsolari eta kimikari nafarra izango da aste honetako programan. Wolfram sindromea diagnostikatu zioten Oierri oso gaztetan, eta horrek ikusmenean, entzumenean eta beste hainbat gaitasunetan eragiten dio. Oholtza gaineko esperientzia nola bizi duen ezagutuko dugu. Hitzetik Hortzera: larunbatean eta igandean, ETB1en.

Luis Otamendi bertsolaria hil da.
2021/01/02
Luis Otamendi bertsolari aiarra hil da. Azken agurra Zarauzko beilatokian egingo zaio urtarrilaren 4an, astelehenean, goizeko 10:00etan

2020 urteko bertsoaldien bilduma, Hitzetik Hortzeran
2020/12/31
Ez da agian gogoratzeko moduko urtea izan, baina utzi du bertsoaldi gogoangarririk. Horiek ekarriko ditugu asteburu honetako programara.
Agenda
2021-01-23 Amasa-Villabona Berezia
"Auskalo zeinek jarriak" bertso musikatuak
Bertso-saioa
Bertso-trama erotikoa + Ipuin Erotiko Lehiaketaren sari banaketa
Bertso-saioa
Bertso-saioa
Hemeroteka
- Negu hotzenari beroa ekarri dio Etxerat-en bertso saioak 2021-01-04, Gara
- Iñaki Segurola: "Jada ez gara gai hizkuntza bizi bat transmititzeko" 2020-12-31, Argia
- Bizitzaren dendaosteaz jardun dira bertsolariak kantuan Eguberrietako bertso-saio literarioan 2020-12-30, Barren