Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Saioak antolatzeko dirulaguntzak

Hementxe eskaera egiteko irizpideak, prozedura eta orriak.

Dirulaguntza honen helburua Ipar Euskal Herrian saioen antolaketak sustatzea da, eta ondorioz, antolatzen diren saioetan bertsolariek merezi duten saria eskuratzea. Bertsolaria hobetzen joan dadin eta bere maila manten dezan trebatzea ezinbestekoa denez, denen egitekoa da bide horretan laguntzea.

Altatzumarta 2018

Eskainia den laguntza hau Euskal Kultur Erakundeak eta Bertsularien Lagunak Elkarteak bertsolariak ordaintzen laguntzeko esleitzen dute.

Helburua bertsolarien bide fresak ordaintzeaz gain, bertsolariek egiten duen lana saritzean datza. Laguntza hau irabazteko helbururik gabeko elkarteei eta enpresa ttipiei zuzentzen zaie, bakoitza bere aldaerarekin, ez da automatikoki esleitzen, eta Bertsularien Lagunak Elkarteak onartu beharko du.

Egin eskaera orain! hemen irizpideak eta eskaera orriak (elkarteentzat eta enpresa ttipientzat) [DESKARGATU]

 

 Bertsularien Lagunak     Euskal Kultur Erakundea