Haizea dator...

Bertsolari gazteei bertso saioetan kantatzeko aukera ematea du helburu.

Haizea dator Bertsularien Lagunak elkarteko transmisio lantaldeak sortutako ekimena da.

Ekimen honek Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko bertso-eskoletako ikasleei eta jadanik bertso-eskolatik atera diren bertsolari gazteei bertso saioetan kantatzeko aukera ematea du helburu. Horretarako, hiru lurraldeetan gaindi dauden hainbat bertso-eskolak bertso saioak antolatuko dituzte beraien herrietan eta bertsolari gazteek kantatuko dute saio horietan.

Haizea dator ekimenak Lizeoko eta bertso-eskolatik pasatako bertsolari gazteei kantuan aritzeko plazak eskaintzeaz gain, lurralde osoan eragiteko asmoa du, bertsozaletasuna sustatuz, jendea elkartera hurbilaraziz, haurrak antolatzaile aktibo bilakatuz eta zirkuitu berri bat sortuz.

Orotara, 8 saio antolatuko dira hiru lurraldeetan gaindi.

Hemen saioak.

Haizea dator