Larunbatean jokatu zen Baigorrin Hernandorena sariketaren 10. edizioa
Ainhoa Sarasua gai-emailearen gidaritzapean 8 betsulariek saioa osatu zuten, eta publikoak hala erabakirik, Bertsulari gustukoenaren saria Txaber Altube eta Aitor Servier-entzat izan zen. Bertsu hunkigarrienak, aldiz, Nahia Sasco eta Kerman Diaz-ek bota zituzten. Bertsu irringarrienak Peru Abarrategi eta Maider Arregi-renak izan ziren publikoaren bozken arabera. Eta agurrik onenak Lur Renteria eta Maddalen Lopez-ek bota zituztenak.
Euskal Kultur Erakundeak gomitatuta egun hauetan Euskal Herrian diren diasporako Martin Goicoetchea eta Johnny Curutchet bertsulariak eman zituzten sariak, eta ondoren bertsu bana kantatu zuten.
Saiotik landa, afaria izan zen Kli-k txarangak alaiturik.