Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Lan deialdiak. Bertsularien Lagunak elkarteak Sustapen eragilea eta erakaslea behar ditu

2019/02/20
Bertsularien Lagunak elkarteak bi lanposturako deialdiak zabaltzen ditu: sustapen eragiletzarako lanaldi erdia eta erakasle batentzat beste lanaldi erdia.Curriculumak bidaltzeko epea: martxoaren 29rako.

Lan eskaintza baterako zein besterako interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna 2019ko martxoaren 29a baino lehen ondorengo helbidera: bertsularien-lagunak@bertsozale.eus edo helarazi  elkartearen egoitzara: "Larraldea" Amotze auzoa, 64310 SENPERE.

Lanpostu bakoitzeko xehetasun gehiago, hemen:

SUSTAPEN ERAGILEA

Eskatzen diren gaitasunak:

-   Bertsularitza eta euskal kulturaren ezagutza.

-   Saioak antolatzeko gaitasuna.

-   Lizentziatua edo diplomatua izatea (Selektibitatea/Baxoa+3 urte edo baxoa+5 urte).

-   Informatika erabiltzeko gaitasuna (Office pack-a: word, excel, power point...).

-   B gida baimena.

Hobetsiko diren punduak:

-   Bertsularitza praktikatzea, eta elkartearen proiektua ezagutzea.

-   Antzeko lanetan eskarmentua izatea.

-   Komunikazio baliabideen ezagutza.

-   Ardura desberdinetara moldatzeko gaitasuna.

-   Taldeen dinamizazioan esperientzia.

Lanpostuaren deskribapena:

Bertsularien Lagunak Elkartearen sustapen arloko lanak aurrera eramateko pertsona baten bila ari gara. Esate baterako, bertsu saioen antolaketa, xapelketa eta sariketen diseinu eta, hainbat kultur programazioaren kudeaketa, sortzaileekin zein kultur eragileekin harremanak…

-   Lanpostu erdia da.

-   Urte baterako kontratua, kontratu mugagabea eta lanaldi osokoa bihur daitekeena.

-   Autoaren ukaitea beharrezkoa da.

-   Lan eremua, Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdi izanen da.

Lanean hasteko data: Apirilaren azken astean.

 

ERAKASLEA

Eskatzen diren gaitasunak:

-   Bertsularitza bertsu eskoletan eta ikastegietan erakasteko gaitasuna.

-   Transmisio lan eta ekitaldietan parte hartzeko gaitasuna.

-   Irakasle formakuntza unibertsitarioa, edo formakuntza unibertsitarioa (Selektibitatea/Baxoa+3 urte edo Baxoa+5 urte).

-   Informatika erabiltzeko gaitasuna (Office pack-a: word, excel, power point...).

-   B gida baimena.

Hobetsiko diren punduak:

-   Bertsularitza praktikatzea, eta elkartearen proiektua ezagutzea.

-   Haur eta gazteekin animazioan esperientzia izatea (Diplomak: BAFA edo beste). 

-   Irakaskuntzan esperientzia izatea.

Lanpostuaren deskribapena:

-   Lanpostu erdia da, orenak urtean zehar banatuak izanen dira: malgutasuna beharko da, urteko garaien arabera ordutegia lan karga desberdinei egokitzeko.

-   Urte baterako kontratua, kontratu mugagabea eta lanaldi osokoa bihur daitekeena.

-   Autoaren ukaitea beharrezkoa da.

 Lanean hasteko data: 2019-2020 ikasturtearen hastapenean.