Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

"Haizea dator" Urruñara iritsi da

2023/12/18
Haizea dator ekimenaren 2. saioa iragan da Urruñan.

Giro ezin hobean iragan da gazteez osaturiko bertso saioa. Kantuan izan ditugu Hendaia, Urruña eta Azkaingo bertso eskoletako ikasleak. Eta horien ondoan Amaiur Aizpuru, Unax Aizpurua, Haize Lekuona, Martxel Elosegi, Haira Aizpurua eta Hodei Lekuona aritu dira ariketa ezberdinetan bertsotan, Irati Alcantarilla gai emaile zutelarik. Hurrengo geltokia Itsasun izango da urtarrilaren 19an.