Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Bertso trama musikatua Larzabalen

2024/03/22
Martxoaren 29an iraganen da Espelletenia ostatuan.

Xalbat Alzugarayk idatziriko bertsotramaren estreina izanen dugu Larzabalen. Amets Arzallus, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal eta Julio Soto bertsolariek kantatuko dute Aner Peritzen pianoaren laguntzaz. "Azken afaria" izenburu duen traman aspaldiko fakultateko lau lagun elkartuko dira afari baten inguruan, ainitz dute elkarri kontatzeko eta elkarrengandik deskubritzeko... Afariko erreserbak telefono hontara deituz egiten ahalko dira: (0033) 637131747.