Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

BERtsOKETA

2021/07/01
Bertsularien Lagunak elkarteak saio desberdinak antolatuko ditu uda guzian barna.

Udan ere bertsoak bere lekua izan dezan eta irailean XILABA izanen dugula kontuan izanik, Bertsularien Lagunak elkarteak saio desberdinak antolatuko ditu uda guzian barna.

Txapelketarako beroketa gisa har daiteke BERtsOKETA egitasmoa, baina hori baino gehiago izanen da, Ipar Euskal Herriko xoko desberdinak girotzeko xedez aterako baitira bertsolariak. Adi egon, beraz, zuen posta elektroniko eta mugikorrei eta beharriak luza! Mezu, ahoz beharri eta sare sozialen bidez soilik emanen baita honen berri!