Bertso formakuntza

2023/12/15
Xiberua, Lapurdi eta Baxe Nafarroako bertsolarientzat formakuntza.

Bertsolariak formatzeko saio batzuk antolatuko ditugu otsailetik aurrera Sustrai Colina bertsolariarekin. Lehen blokean hiru saio izango dira otsailak 24, martxoak 16 eta apirilak 16an Senpereko Larraldean goizeko 9:30tatik 13:00tara. Saiotik saiora on line bidezko jarraipen bat proposatua izanen da. Formakuntzaren prezioa 30€koa izango da eta izena eman daiteke bertsularien-lagunak@bertsozale.eus helbidera idatziz urtarrilaren 12a aitzin.