Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Leintz Herriarteko txapeldun

2026/05/30

Arrasate eta Eskoriatzako Leintz taldea da Herriarteko txapeldun berria. 21-15 emaitzarekin aurre hartu dio Urretxu-Zumarraga 1 taldeari. Saio bizia eta umoretsua izan da gaur Aiako probalekuan jokatu dena.

Herriarteko poteoa bertan behera

2026/05/28

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bat egiten du Mugimendu Feministak eta Bertsozale Elkarteak egindako salaketarekin eta deialdiarekin. Ondorioz, Herriarteko finalaren baitan antolatutako poteoa bertan behera gelditu da.

Dena prest Aiako finalerako

2026/05/25

Zumarraga Urretxu 1 eta Leintz taldeak ariko diren finalaz gain egun osoko egitaraua prestatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak larunbaterako.

Zumarraga-Urretxu 1 irabazle Zaldibian

2026/04/18

Alegiako Boskatu taldearekin kantatu dute Zaldibian. Goierritarren 16 puntu lortu dituzte; alegiarrek, berriz, 14.

Erabaki da zein taldek kantatuko duten bigarren fasean

2026/03/31

Asteburuan jokatu ziren Tolosaldeako eta Donostia-Oarso-Bidasoa eskualdeetako finalak. Alegiako Boskatu eta Irungo Txingudi A taldeek egin zuten aurrera. Zumarraga-Urretxu 1, Zaharrak Berri, Allepunta, Hernani, Txingudi A, Leintz eta Xarmaginak dira gainontzeko sailkatuak.

Bost eskualdetako irabazleak erabakiko dira asteburuan

2026/03/13

Zumarraga-Urretxu 1 taldea izan da lehen irabazlea, Goierriko adarrean.

Goierriko finala jokatuko da bihar Lazkaon

2026/03/06

Oriako Tramanak, Urretxu-Zumarraga 1 eta Urretxu-Zumarraga 2 taldeak ariko dira bertan kantuan. Beste lau saio ere izango dira asteburuan.

Saio ugarirekin dator Herriartekoa asteburu honetan

2026/02/27

Sei saiorekin dator Herriartekoa asteburu honetan. Bost saio izango dira gaur, seigarrena bihar.

Eskualde denak martxan izango dira Herriartekoan asteburu honetatik aurrera

2026/02/20

Debabarrena eta Debagoienan lehen saioak izango dira gaur eta bihar.

Hiru saio jokatuko dira gaur Herriartekoan

2026/02/13

Donostialdea, Oarso eta Bidasoa eskualdeek osatutako adarrean gaur izango da lehen saioa. Honebestez, Herriartekoan murgiltzen den seigarren eskualdea izango da.

Zaharrak Berri, Boskatu, Oriako Tramanak, Hernaniii eta Allepunta irabazle asteburuan

2026/02/10

Urola Erdiko adarreko finalaurrekoak erabakita gelditu dira, Zaharrak berri eta Txemaizterrak sailkatu ziren Azpeitian.

Bost saiorekin dator Herriartekoaren hirugarren asteburua

2026/02/06

Alegian, Legazpin, Andoainen, Aian eta Azpeitian izango dira saioak, gaur. Urola kostan eta Goierrin lehen saioak izango dituzte.

Astuk Alineaute, Hernani eta Tolosa aurrera Herriartekoan

2026/02/02

Herriartekoko hiru saio izan ziren joan den ostiralean. Astuk Alineaute, Hernani eta Tolosa taldeak sailkatu ziren beren eskualdeko adarretan.

Beste hiru saio izango dira Herriartekoan asteburuan

2026/01/30

Gaur izango dira hiru saioak, Anoetan, Azkoitian eta Hernanin.

Erralla, Beasti eta Astigarraga lehen asteburuko irabazleak

2026/01/29

Hiru saio izan ziren Herriartekoko lehen asteburuan. Etxeko taldeek egin zuten aurrera Zestoa, Berastegi eta Astigarragan. Entzule ugari elkartu da bertsoaz gozatzeko asmoz.

Gaur hasiko dira Herriartekoko lehen saioak

2026/01/23

Eskualde mailan jokatuko da lehen fasea. Berastegin eta Zestoan ariko dira kantuan gaur, igandean Astigarragan.

57 talderekin hasiko da Herriartekoa

2026/01/17

Gaur goizean aurkeztu dugu Herriartekoa Amasa Villabonan. Hirugarren aldia izango da Gipuzkoan taldekako txapelketa egingo duguna eta inoiz baino parte hartze handiagoa izango da aurtengoan. Datorren astean hasita 100 saiotik gora izango dira herrialde osoan.

Albiste gehiago