Herriarteko poteoa bertan behera
Bertsozale Elkarteak, Oreretako Mugimendu Feministak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak argitaratu duten komunikatuan azaltzen den moduan, bertso-irakasle batek bere posizioa eta erreferentzialtasuna baliatu ditu modu sistematizatuan botere-harremanak garatzeko eta erasotzeko. Behin eta berriz errepikatu ditu erasook bertso-eskoletan, Xenpelar bertso-eskolarekin lotutako espazio informaletan eta bertso mundutik haratagokoetan.
-
Komunikatua osorik irakurtzeko, egin klik hemen.
Hori horrela, larunbatean, eguerdiko 12:30ean, Oreretako kaleak hartzeko eta kasua salatzeko elkarretaratzea egingo da Oreretako Foru Plazan (Xenpelar).
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bat egiten du deialdiarekin eta salaketarekin; ondorioz, Gipuzkoako Herriartekoko goizeko egitaraua bertan behera geldituko da. Poteorik ez da izango. Eguerditik aurrerako ekintzak egingo dira: bazkaria eta osteko finala.
