Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Apirilak 25 | Soraluze

Final laurdena

Leintz taldeak irabazu du Soraluzeko final laurdena

Ane Zuazubiskar, Oihana Arana eta Haizea Aranak osatutako hirukoteak Herriartekoko finalaurrekoetarako txartela lortu du Soraluzen. Eibarko Xarmaginak taldea ordezkatuz Irune Basagoiti, Araitz Katarain eta Jokin Bergara izan dituzte kantukide. 

Egin beharreko 10 ariketak amaitu ostean epaimahaiak 23 eta 7ko emaitzarekin irabazletzat jo du Leintz eta honenbestez, maiatzaren 9an Oñatiko Gaztelekuan kantatuko dute finalaurrekoetan, Azpeitiko Zaharrak Berri taldearekin.

Finalaurrekoak maiatzaren 9an eta 16an izango dira. Finala, berriz, 30ean Aiako probalekuan.