Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Maiatzak 9 | Oñati

Finalerdia

Leintz izango da lehen finalista

Haizea Arana, Ohiana Arana eta Ane Zuazubiskar hirukoteak osatutako saioari esker, Leintz taldeak Aiako final handian kantatuko du hilaren 30ean.

Oñatiko Gaztelekuan jokatutako saioan Zaharrak Berri azpeitiarrak izan zituzten kantukide. Jokin Uranga, Beñat Lizaso eta Leire Ostolaza. Herriarteko saioek berezkoa duten bizitasuna izan zuen saioak, eta ariketaz ariketa oso parekatuta iritsi ziren bukaerara. 15-12ko emaitzarekin nagusitu ziren irabazleak.

Lehen finalaurrekoa irabazita datorren larunbateko Tolosako saioari zeharka begira zain egon beharko dute finalean Txingudi edo Urretxu-Zumarragako taldearekin kantatu beharko duten jakiteko.

Oñatiko saioa