Maiatzak 16 | Tolosa
Urretxu-Zumarragako taldea finalera
Erabaki da maiatzaren 30eko finala zein taldek osatuko duten. Leintz taldearekin batera Aiako oholtzan Zumarraga-Urretxu 1 taldea ariko da, Tolosan Irungo Txingudi taldearekin egindako saioa irabazita.
Saio ederra izan da Tolosako Bonberenea aretoan jokatu dena. Irungo Txingudi A taldea eta Urretxu-Zumarraga 1 aritu dira kantuan. Manu Goiogana, Igauri Lopetegi eta Jon Luzuriaga izan dira Irungo taldea ordezkatu dutenak. Antton Fernandez, Manex Mantxola eta Mikel Iturrioz, berriz, Goierriko taldean kantuan aritu direnak.
Saio bizia eta parekatua izan da Tolosakoa, eta azkenean Urretxu-Zumarragako taldeak kantatuko du Aiako finalean Eskoriatza-Arrasateko Leintz taldearekin. Sarrerak dagoeneko salgai daude bertsosarrerak.eus webgunean.

