Apirilak 24 | Hernani
Final laurdena
Txingudi A finalaurrekoetara
Irungo Txingudi A taldeak lortu du finalaurrekoetarako txartela Hernaniko taldearekin egindako saioan 16-14 emaitzarekin irabazi ondoren. Irungo taldean Manu Goiogana, Jon Luzuriaga eta Igauri Lopetegi aritu ziren Milagrosako oholtza gainean bertsotan eta Hernaniarren ordezkari Eñaut Martikorena, Unai Agirre eta Ekain Tolaretxipi.
Horrela, etxeko taldeari bukatu zaio txapelketako ibilbidea eta Irundarrek Tolosako Bonberenean kantatuko dute maiatzaren 16ko finalaurrekoan.
