Bost eskualdetako irabazleak erabakiko dira asteburuan
Herriarteko lehen fasea bere amaierara iristen ari da. Asteburu honetan beren azken saioa jokatuko dute bost eskualdetan.
Debagoienako adarrean Leintz eta Mikaela Mentu taldeak ariko dira aurrez aurre bihar Antzuolan. Urnietan Zubieta, Hernani eta Hernaniii taldeek kantatuko dute Buruntzaldean. Debabarrenan Mutrikuko gaztetxean elkartuko dira Arnoate eta Xarmaginak taldeak. Urolan, Zaharrak Berri eta Txemaizterrak taldeen artetik aterako da eskualdeko irabazlea, eta Urola Kostan, berriz, Orion, Getariko Arrai Nahastua eta Zarauzko Allepunta taldeak elkartuko dira bihar eskualdeko irabazlea erabakitzeko.
Gaur Tolosaldeako azken final aurrekoa izango da Alegian, Boskatu eta Aiztondo taldeak entzuteko aukera izango da bertan. Oiartzunen, berriz, bertako Basandrik eta Añorgako taldea izango dira kantuan.
