Zumarraga-Urretxu 1 irabazle Zaldibian
2026/04/18
Alegiako Boskatu taldearekin kantatu dute Zaldibian. Goierritarren 16 puntu lortu dituzte; alegiarrek, berriz, 14.
Zumarraga-Urretxu 1 eta Alegiako Boskatu taldeak kantuan izan dira 100 bertsozale inguruk bete duten Zaldibiako herri antzokian. Zumarraga-Urretxuko taldean Antton Fernandez, Manex Mantxola eta Mikel Iturriotz aritu dira kantuan, eta oholtzakide izan dituzte Iker Iriarte, Iker Arandia eta Eneko Ontsalo. Gai jartzaile lanetan Leire Akizu aritu da.
Oso parekatua izan da saioa. Ariketaz ariketa, ale ederrak entzuteko aukera izan da Zaldibian, eta ez da erreza izan zein taldek hartuko zuen aurre iragartzen. Azkenean, 16-14ko emaitzarekin egin du aurrera Zumarraga-Urretxu 1 taldeak.
Irabazleek eskuan dute, beraz, final aurrekoetako lehen txartela. Tolosan kantatuko dute maiatzaren 16an.
