Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bost saiorekin dator Herriartekoaren hirugarren asteburua

2026/02/06
Alegian, Legazpin, Andoainen, Aian eta Azpeitian izango dira saioak, gaur. Urola kostan eta Goierrin lehen saioak izango dituzte.

Gaur, ostiralez, Tolosaldea, Urola eta Buruntzaldea eskualdeetan beren hirugarren saioa egingo dute. Tolosaldeko saioa Alegian izango da, Boskatu eta Aiztondo taldeak izango dira kantuan. Urolan, berriz, hiru taldek kantatuko dute Azpeitian; Egurerakuk, Txemaizterrak eta Zaharrak Berri izango dira aurrez aurre. Eta Buruntzaldeak Andoainen antolatu du saioa. Etxeko taldea, Andoain, eta Hernaniii izango dira parte hartzaileak.

Urola Kostan eta Goierrin lehen saioak

Herriartekoa gaur hasiko da Urola Kosta eta Goierriko taldeentzat. Aian, Urola Kostako adarrean,  Allepunta eta Errikotxia taldeek gaur izango dute beren lehenengo aukera, eta Goierrin hiru taldek osatutako kanporaketa jokatuko da Legazpin. Bertan izango dira Bertso-Olariak, Xelebrek eta Oriako tramanak taldean.

Bertsozale ugari elkartu da Herriartekoko lehen saioetan, eta bide berean, arrakastatsuak espero dira datozen saioak ere.

Alegian, Legazpin, Andoainen, Aian eta Azpeitian izango dira saioak, gaur. Urola kostan eta Goierrin lehen saioak izango dituzte.

Oriako Tramanak taldeak gaur ekingo dio Herriartekoari