Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Erabaki da zein taldek kantatuko duten bigarren fasean

2026/03/31
Asteburuan jokatu ziren Tolosaldeako eta Donostia-Oarso-Bidasoa eskualdeetako finalak. Alegiako Boskatu eta Irungo Txingudi A taldeek egin zuten aurrera. Zumarraga-Urretxu 1, Zaharrak Berri, Allepunta, Hernani, Txingudi A, Leintz eta Xarmaginak dira gainontzeko sailkatuak.

Amaitu da Herriartekoaren lehen fasea Gipuzkoan. Zortzi adarrretan banatuta, eskualde bakoitzak badu bere irabazlea eta final laurdenetan ordezkatuko dituen taldea. Tolosaldean Alegiako Boskatu, Goierrin Zumarraga Urretxu 1, Urolan Azpeitiako Zaharrak Berri, Urola Kostan Zarauzko Allepunta, Buruntzaldean Hernani, Donostia-Oarso-Bidasoan Irungo Txingudi A, Debagoienan Leintz eta Debabarrenan Xarmaginak.

Bigarren fasea Zaldibian hasiko da Boskatu eta Zumarraga Urretxu 2ren arteko kanporaketarekin apirilak 17an, ostiralez. Apirilaren 18an, berriz, Zaharrak Berri eta Allepuntak kantatuko dute Azpeitian. Bigarren faseko bigarren asteburuko saioak hilaren 24an eta 25ean izango dira Hernani eta Soraluzezn, hurrenez hurren. Lehenengoan Hernani eta Txingudi A arituko dira, eta bigarrenean Leintz eta Xarmaginak.

Final aurrekoak maiatzaren 9an eta maiatzaren 16an izango dira, eta Aiako finala maiatzaren 30ean.